Osasun mentala

Maldatxoko EPZn handitasunez ospatu genuen San Sebastian eguna

Donostiako Maldatxo Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko (EPZ) neska-mutilek San Sebastian eguna ere ospatu zuten, noski! Aurten, ohi bezala zentroa apaintzeaz gain, mahai-zapiaren babesak, ezpainzapitakoak eta leporako zapi urdinak ere egin zituzten, argazkian ikus daitekeen moduan.
Maldatxoko EPZn handitasunez ospatu genuen San Sebastian eguna

Hamabi erabiltzaileek Donostiako martxaren hitzak gogoratu, idatzi eta pergamino antzeko batean jarri zituzten. Eta tradizioa den moduan, bazkari berezia ere egin zuten, gulak barne, Sarriegiren martxa atzetik entzuten zela. Hori baino lehen danborradaren historiari eta hastapenei buruz hitz egin zuten.

Maldatxoko EPZn Donostian eta eskualdean antolatzen diren jardueretan eta herri-jaietan modu berezi batean parte hartzen saiatzen dira beti, eta erabiltzaile nahiz profesionalentzat normalean atsegina izan ohi da.