Osasun mentala

Maldatxotik Tolosako Topicera, Txotxongiloen Museora

Museoen nazioarteko eguna zela aprobetxatuz, irteera gomendagarri hori egin genuen. Pozik ikusi genituen mundu osoko txotxongiloen aukera zabala eta mugitzeko modu desberdinak.
Maldatxotik Tolosako Topicera

Museoen Nazioarteko Eguna aprobetxatu genuen, maiatzaren 18a, Tolosako Topicera irteera bat egiteko. Sarreran Marionak egin zigun harrera, museoan zehar gure bisita gidatzeko txotxongiloak. Bertan bete beharreko arauak azaldu zizkigun, eta erakusketa osoaz disfrutatzeko jarraitu beharreko bidea erakutsi zigun.

Museoan munduko herrialde guztietako txotxongilo aukera zabala ikusi ahal izan genuen, baita horiek mugitzeko modu desberdinak ere (besteak beste, haria, itzalak, eskularrua).

Asko gustatu zitzaigun txotxongiloak ukitu ahal izatea (kontu handiz), eta argazkiak ateratzea (flashik gabe). Halaber, erakusketak berez duen magiagatik ere disfrutatu genuen: Marionaren eskutik, ipuin moduko batean sartu ginen, argi jokoen, ispiluen eta efektu optikoen bitartez.

Maldatxotik Tolosako Topicera, Txotxongiloen Museora

Atentzioa eman zigun txotxongilo batzuen eta besteen neurrien artean dagoen aldeak, baita mugitzeko teknika desberdinek ere.  Batzuk hatz bakar batez mugitu daitezke (titarea), baina beste batzuk mugitzeko pertsona bat baino gehiago behar zen. Txotxongiloak egiteko materialen arteko aldea ere deigarria zen. Horien artean zeuden haziak, larrua, kartoia, zura, harriak eta animalien ileak.

Bisita amaitzeko, behin-behineko erakusketa ere ikusi ahal izan genuen, txotxongiloekin lanean 30 urte daramaten titiritero talde batena.

Dena oso polita iruditu zitzaigun. Museo guztiz gomendagarria.

Maldatxotik Tolosako Topicera, Txotxongiloen Museora