Adineko pertsona Desgaitasun intelektuala Kalte zerebrala Osasun mentala

Martin Carrasco: “Jokabide suizida duten pertsona gehienek osasun mentaleko arazo bat dute”

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoak errealitate hori azaldu zuen Depresioa eta Suizidioa Nafarroan aztertzeko foroan. Azpimarratu zuenez, depresioa gero eta arazo handiagoa da, eta biztanleriaren sektore guztiei eragiten die, klase sozial guztiei, bi sexuei, haurrei eta adinekoei.
Martin Carrasco: “Jokabide suizida duten pertsona gehienek osasun mentaleko arazo bat dute”

Egunean hamar pertsona baino gehiago suizidatzen dira Espainian, edo, bestela esanda, bi orduz behin norbaitek bere buruaz beste egiten du. Gure inguru hurbilenean pentsatzen badugu, Euskadin bi egunean behin pertsona batek bere buruaz beste egiten du. Suizidio eta suizidio saiakera guztietatik, ehuneko 90 baino gehiago gaixotasun mentalarekin lotzen dira. Larrialdietan artatutako bost pertsonatik batek depresioa edo antsietatea du. Halaber, suizidioa dagoeneko bigarren heriotza kausa da 15 eta 24 urte bitartean. 

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) egindako kalkuluen arabera, 2018an depresioak 300 milioi pertsonari eragiten zien munduan, eta gaixotasun hori izango da desgaitasun handiena sortuko duena 2050ean. 

Manuel Martin Carrascok, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen zuzendari mediko eta Espainiako Psikiatria Elkarteko lehendakariordeak, errealitate hori azaldu zuen joan den irailaren 15ean Depresioa eta Suizidioa Nafarroan foroan. Buruko nahasmendu larri gehienekin lotzen da suizidioa, eta, depresioaren kasuan, arriskua biztanleria orokorrean baino 21 aldiz handiagoa da. 

Martin Carrasco: "Jokabide suizida duten pertsona gehienek osasun mentaleko arazo bat dute"

Depresioa gero eta arazo handiagoa da, eta biztanleriaren sektore guztiei eragiten die, klase sozial guztiei, bi sexuei, haurrei eta adinekoei… Eta bere inplikazioak oso indartsuak dira, ez bakarrik pairatzen dutenen ingurunean eta lan bizitzan eragiten duen moduagatik, baizik eta baita inguruko pertsonei eragiten dien moduagatik ere. Horrela jarraitu zuen Martin Carrasco doktoreak bere hitzaldian (beheko bideoan, 16. minututik aurrera).

Datuak eskuan, ez dago zalantzarik osasun mentalik gabe ez dagoela osasunik. “Jokabide suizida duten pertsona gehienek osasun mentaleko arazo bat dute”, azpimarratu zuen. Espainiako Psikiatria Elkarteak (SEP), Espainiako Psikiatria eta Osasun Mentaleko Fundazioak (FEPSM) eta Espainiako Psikiatria Biologikoko Elkarteak (SEPB) oso ondo dakite depresioa dela suizidioa eragiten duen arrisku faktore nagusia. Hori dela eta, foroak egiten jarraitzen dute, autonomia erkidegoetan horri buruz hitz egiteko. Nafarroan izan zen udako etenaldiaren osteko lehen hitzordua. 

Prebentzioa, lehentasuna 

Topaketa autonomikoak Depresioaren eta Suizidioaren 2020ko Liburu Zuriaren proiektuaren baitan egiten dira. Depresioaren eta Suizidioaren 2020ko Liburu Zuria goiko irudian klik eginez deskargatu daiteke, eta osasun mentala sustatzeko dokumentu estrategikoa da, aipatutako elkarte medikoek argitaratu dutena. Argitalpena “ekintzarako deia” da, alderdi klinikoen eta zientifikoen eguneraketa osatu baten bidez, arlo sanitarioa gainditzen duen diziplina askoko ikuspegi batetik, arlo soziala, pazienteak eta hurbilekoak integratuz.

Edukietan esparru autonomikoan suizidioa prebenitzeari lotutako funtsezko gaiak jasotzen dira, besteak beste: inpaktu soziosanitarioa, depresio handiaren lanketa, biomarkatzaileak, lehen arretak eta erizaintzak diagnostikoan jokatzen duten rola, jokabide suizida goiz hautematea, ikastetxeen bitartez prebenitzea, osasunaren baldintzatzaile sozialak, populazio zaurgarriak, ikerketa… Horregatik, foroan osasun mentaleko profesionalek, Administrazioko ordezkariek, alderdi politikoetakoek eta pazienteen eta senideen elkarteetakoek parte hartzen dute. Kapitulu espezifiko bat ere badu, Covid-19ak osasun mentalaren eremuan biztanlerian duen eragina aztertzeko. 

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.