Osasun mentala

San Martzialak Irungo Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroan

EPSZko erabiltzaileek jarduera bereziak izango dituzte jaietan, zentroan bertan eta zentrotik kanpo.
San Martzialak Irungo Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroan

Irungo zaindariaren jaiak direla eta, joan den ekainaren 24an ohikoa den moduan Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko erabiltzaileek bazkari berezia izan zuten. Izan ere, Irungo EPSZn San Martzialak ospatzen ditugu, noski!

Hiriko zaindariaren jaiak dira eta beti saiatzen gara erabiltzaileak beste era batera bizitzea egun hauek.  Profesionalak jarduera bereziren bat antolatzen saiatzen dira, eta jai-egitarauak eskaintzen dituen hainbat ekitalditan parte hartzen ere saiatzen dira, zentrora joaten diren pertsonak komunitatean sar daitezen, eta egun hauek ospatzeko aukera izan dezaten. Horrela, urtero, egun hauetarako kaleen jartzen ohi dituzten postuetatik joaten dira, abere-lehiaketara ikusten dute, eta baita trikitilariak, bertsolariak eta herri-kirolen ohiko erakustaldia ere. Halaber, jai-egitarauan jasotzen diren ekitaldien berri ematen zaie, zentroaren ordutegiz kanpo San Martzialez gozatzeko aukera ere izan dezaten.

Ekainaren 24an, lau erabiltzailek eta begirale batek guztientzako menua prestatzen lagundu zuten. Gainerako erabiltzaileek jantokia girotzen lagundu zuten, puxikekin eta beste elementu batzuekin apainduz, horiek denak jaien berezko koloretakoak:  gorriak, zuriak eta beltzak. Zentroan guztiei asko gustatzen zaien eguna da, beti jai-giro handia dagoelako. Aurten 28 pertsonak parte hartu zuten bazkarian, eta San Martzialeko jaiaren berezko musikarekin girotuta egon zena.

GORA SAN MARTZIAL!!!!