Menu tipikoa Maldatxon San Sebastian ospatzeko

23/01/2018

Beste urte batez, EPSZko erabiltzaileek urdinez jantzi zuten zentroa eta eguna ospatzeko luxuzko menu bat prestatzen lagundu zuten. Gustuko dugulako inguruko jaiak espatzea eta disfrutatzea.

Maldatxo EPSZk (Donostia) urtero ospatzen du San Sebastian eguneko jai berezia, zeinean,jende guztiak dakien bezala, bere ezaugarrietako bat ongi jatea den. Lagunarteak eta familiak irteten dira menu tipikoa afaltzera santuaren egunaren bezperan. Elkarte gastronomikoek egiten dutenaren antzera, Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko hamabost erabiltzaileek hiriko zaindariaren eguna ospatu zuten zentroan. San Sebastian bezperan, menu berezia prestatu zuten, denok elkarrekin dastatzeko, garai hauetako plater tipikoekin, tartean gulak egonik.  Txaka arrautza eta maionesarekin, gulak eta piper txahalaz beteak eta, postretarako, trentza. Piper beteak eta txaka entsalada euren eskuekin prestatu zituzten.

Gainera, manteltxo indibidualak erabili zituzten ospakizunerako, ahozapitakoak, eta azpian ikus daitekeen txartel ederra. Jakina, dekorazio urdina ezin zen falta, Danborrada gogorarazteko irudiekin, ezta Sarriegi maisuaren musika ere. Aurreko egunetan gure neska-mutilek EPSZn egiten diren saioetako hainbat eman zituzten donostiarrek hain maite duten jaiaren historia eta jatorriak errepasatzen.