Miserikordiaren Urtearen itxiera Aita Menni Ospitalean

Miserikordiaren Urtearen itxiera Aita Menni Ospitalean

Joan den azaroaren 20an Frantzisko Aita Santuak Miserikordiaren Urte Santua itxi zuen, Vatikanoko basilikan. Munduko jubileu tenplu guztiak, horien artean Aita Menni Ospitalea, deituta geunden aurreko igandean, azaroaren 13an, Esker Onezko Eukaristia ospatzera. 

Miserikordiaren Urtearen itxiera Aita Menni OspitaleanAita Menni Ospitaleak bere Esker Onezko Eukaristia egin zuen, gure artzipreste aita Horacio Argaratek presidituta, eta familia ospitalario osoak inguratuta. Bestela ezin izan eta, pazienteak izan ziren ospakizunaren erdigunea.  

Eukaristian gogoratu zen etxe hau beti izan dela harrera etxe bat, miserikordi lekua. Gure Miserikordiaren Atea ez da ixten Urte Santua amaitzen denean, hau da, gure ateek zabalik jarraitzen dute gizartean baztertuta dauden gizon-emakume guztiak hartzeko.  

Ofizioan San Benito Menni izan dugu gogoan, zeinak gure lurrean miserikordiaren hazia erein zuen. “Jokoz kanpo” utzitako hainbeste pertsona hartzen ditugu gogoan eta aldarera hurbiltzen, gaur egun miserikordia beharrean jarraitzen duten gizon eta emakume anonimoak, etxerik gabeko pertsonak, haur esplotatuak, baztertzeko arriskuan dauden familiak…

Eukaristiaren amaieran eskerrak eman dizkiegu gure pazienteei gure bizitzari egiten dioten ekarpenagatik, eta gogorarazi diegu Ebanjelioaren harribitxia direla, aurkitzen dugunean poz eta alaitasunez betetzen gaituena. Gogorarazi diegu guretzat, euretako bakoitza, Jesusen irudia bera direla.