Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Fakultateak beste bisita bat antolatu du gure ospitalera

06/02/2018

Gure Unitateak bisitatzea NUren formazio jardueren parte da. Bigarren urtez jarraian, ikasle talde ugari bat etorri zen Aita Menniko instalazioetara gure erizainen eskutik lan asistentziala ezagutzera.

Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Fakultateko  65 ikasle inguru joan ziren hilaren 2an Iruñetik Arrasatera, gure Unitateak ezagutzera eta, gure erizainen azalpenen bidez, egiten dugun lan asistentziala ezagutzera. Ongietorria emateko kafeak berotu zuen goiz hotza, eta Aita Menni ospitaleko Mikel Tellaetxe zuzendaria ere hurbildu zen bertara. Ondoren, ikasleak irakasle gelara joan ziren eta gure Erizaintzako zuzendariak, Irune Galarragak, erakundearen eboluzioa azaldu zien,  ia 120 urteko historia baituBere azalpenak argi utzi zuen gure ospitalearen eredua, arreta integrala, gizarteratzea eta duintasunaren defentsa oinarri dituena, arreta beti pertsonarengan zentratuz. 

Inmaculada Serrano Monzo NUko ikasleriaen dekanordea etorri zen oraingoan ere talde berriarekin, eta honako honetan Leire Ambrosio Neurologiako irakaslea eta Rocio Nuñez Enplegagarritasun eta Garapen arduraduna ere izan ziren bertan; azken horrek gure Giza Baliabideen saileko Eduardo Gonzalezekin biltzeko aprobetxatu zuen, gure zentroetan erizaintzako zainketen praktiken antolaketan aurreratzeko. Aita Menni ospitaleak eta NUko Erizaintza Fakultateak lankidetza hitzarmen bat daukate duela lau urtetik.

Ospitale bat baino gehiago da, hospitalitatea da

Aita Menni Ospitalea Ahizpa Ospitalariek Espainian daukaten 27 zentroetako bat da. “Behar biologikoak, psikikoak, sozialak eta espiritualak zaintzen ditugu”, azpimarratu zuen Irune Galarragak, etxearen balioak eta karisma azpimarratuz. “Aita Menni ospitale bat baino gehiago da, hospitalitatea da, eta gure erakundearentzat hospitalitatea harrera da”. Bere hitzaldiaren ondoren, presarik gabe eta Aita Mennin lan egiten duten 51 erizainen funtzioa zein garrantzitsua den erakutsiz, Monica Legorburu, Ainhoa Gandarias, Beatriz Pin, Eva Cobo, Miren Arrizabalaga eta Nerea Etxezarretak etorkizuneko erizainak talde txikietan gidatu zituzten gure instalazioen zati handi batean zehar. 

Banan bana, sail ezberdinetako erizaintza ikuskatzaileek ikasleek planteatutako zalantzei erantzun zieten. , bere bi unitate eta tailerrekin: Psikiatria LegalaEgonaldi ertaina Egonaldi luzea, Desgaitasun Intelektuala portaera desorekekin, eta  Kalte zerebraleko Unitatea izan ziren ikasle gazteek ezagutu zituzten ospitaleko eremu batzuk.  

Gurea bezalako ospitale batean, non egonaldi luzeko hainbeste paziente dauden, erizaintzako langileak arduratzen dira mediku bisitak antolatzeaz,   sindrome metabolikoaren esku hartzeaz,  aho-hortzetako osasunaz, jantokietan elikagaien testurak pertsona bakoitzarentzat egokiak izateaz… Baita ere bularreko minbiziko eta gorozkien baheketez, entzumen eta ikusmeneko urteroko azterketak egiteaz eta beste hainbat arloz. Arlo afektiboa ahaztu gabe: gure erizainek badakite paziente askoren familia bakarra direla. Prebentzioaren arloan gogotsu lan egiten dute, eta harro daude zentroan paziente bakar batek ere ez duelako presioagatiko ultzerarik.    

Bisita Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Fakultateko formazio jardueren parte da. Aita Menni Ospitaleak ohorea sentitzen du sortzen duen interesagatik eta harro dago modu honetan bere lan asistentziala partekatu ahal izateagatik. Gure profesionalen eredua baliagarria gertatzea eta laster berriro harrera egitea espero dugu. Hurrengora arte!

Egunkariko berriaren esteka Vida Universitaria