Nobedadeak Etxetek-en

17/12/2019

Mendeko pertsonen arreta soziosanitarioko eta Gizarteratzeko ikasleak erakusketara bertaratu dira. Ondarretako Pasealekuan beste eremu bat dugu ikusteko eta probatzeko, logela eta komuna dituena, eta egokituta dagoena, sabaiko garabi baten bidez lotuta. Nahi duenak hitzordua eska dezake 943 31 20 05 telefonoan.

Duela hilabete batzuk, laguntza eta irisgarritasun produktuen Foru Aldundiaren Zerbitzura sartu nahi diren Gipuzkoako pertsonek Donostiako Ondarretako Pasealekuko 7. zenbakiko beheko solairuan dagoen erakusketako laguntza tekniko guztiak ikus eta proba ditzakete. Zerbitzu hau Aita Mennik kudeatzen du, eta desgaituen edota mendekoen autonomia sustatzeaz gain, beren ohiko ingurunean laguntzen ere errazten du.

Sonia Espín terapeuta okupazionalak, Etxetek-eko Orientazioko arduradunak, zerbitzuak zer laguntza ematen dituen azaldu digu, eta aurtengo nobedaderik nabarmenena eraiki den eremu berria dela. Hara joaten diren pertsonek egokituta dauden logela eta komun eremua ikus eta proba dezakete. "Logela bat du, sabaiko garabi baten bidez komunarekin lotuta dagoena, eta egokituta ere badago. Halaber, irtenbide domotikoak ezarri dira. Horri esker, inguruko elementuak, hala nola pertsianak, ohea, ateak, argiak eta bestelakoak, aginte, tablet, telefono edo gurpil-aulki motordunaren joystick bidez kontrola daitezke".

Azken hiletako beste nobedade garrantzitsuetako bat, Gizarte Erakundeetan mendeko pertsonen arreta soziosanitarioko SSCS0208 profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko ikastaroa egiten ari diren ikasleek eta Gizarteratzeko goi-mailako teknikarien ikastaroa egiten ari diren ikasleek Ondarretako erakusketa zentrora egiten ari diren bisitak dira.

-          Zer egin behar dute, Aldundiko laguntza eta irisgarritasun produktuak probatzeko, Ondarretako Pasealekuko 7. zenbakira joateko baldintzak betetzen dituzten pertsonek?

Edonor etor daiteke gure zentroetara laguntza-produktuak probatzeko, publikoarentzat irekita dagoen ordutegian.

•           Ondarreta: Ondarretako Pasealekua, 7, beheko solairua, astelehenetik ostiralera, ordutegi honetan: 9:00-13:30 eta 16:00-18:30

•           Eibar: Ardantza, 5 eta 9, ostegunetan, 09:00-14:00 eta 15:00-17:00.

Nahi duenak hitzordua eska dezake 943 31 20 05 telefonoan.

-          Zein dira baldintzak?

Programara sartzeko baldintzak hauek dira: % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna baloratuta izatea edota mendekotasun bat izatea.  Halaber, gutxienez urtebeteko erroldatzea egiaztatu behar da Gipuzkoan.

-          Zer produktu aukera dago? Zein eskatzen da gehien?

Laguntza-produktuen katalogoa nahiko zabala da. Printzipioz, Etxetek zentroko terapeutek gomendatzen duten edozein laguntza-produktuk jaso dezake laguntza, betiere beste erakunde batek ez badu diruz lagundu (Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, aseguru-erakundeak…), hala ere, diruz lagun daitezkeen katalogotik kanpo geratzen dira zenbateko gutxiko produktu txikiak.

Berreskura daitezkeen laguntza-produktuei dagokienez (oro har, Etxetek-eko biltegitik utzitakoak), hauek dira gehien eskatzen direnak: dutxa-aulki gurpildunak, somier artikulatuak, garabiak, eskailerak igotzeko gailuak, gurpil-aulki motordunak eta motorizazio-sistemak. Berreskuratu ezin diren laguntza-produktuei dagokienez, komunean hesi arkitektonikoak kentzeko lanak egiteko laguntzak nabarmentzen dira

Prezioari dagokionez, kostu handiagokoak, oro har, eskailerak igotzeko gailuak, garabiak eta gurpil-aulki motordunak dira.

-          Nola jarraitzen zaio prozesuari pertsona batek bilatzen ari dena aurkitzen duenean?

Bere udalerriko Gizarte Zerbitzuetako bulegora jo eta eskaera bat egin behar du. Eskaera Etxetek-era heldutakoan, Orientazio Zerbitzura pasako da, eta eskatutako produktuen arabera, informazioren bat eman beharko da, telefonoz, etxean edo zentro batean. Aldeko erantzuna emandakoan bere eskaerarekin aurrera jarraituko da, eta biltegiko produktua edo laguntza ekonomikoa emango zaio, eros dezan, edo beharrezko obra egin dezan.  

-          Pertsona bat hiltzen denean edo laguntza horiek jadanik behar ez dituenean, zer egin behar du?

Biltegiko laguntza-produktu bat edo laguntza ekonomiko bat ematen denean berreskura daitekeen produktu bat erosteko, erabiltzaileak edo haren senideek produktuak itzultzeko konpromiso bat sinatu behar dute. Beraz, pertsona bat hiltzen denean edo produktu bat dagoeneko behar ez duenean, Etxeteki jakinarazi behar dio, jaso eta puntuan jar dezan.