Nola lagundu dezakegu hobeto bizitzaren amaieran?

Aita Menni Ospitalea, zainketa aringarrietako nobedadeei adi. Londresko ST Josephs Hospice-ko erizain Naomi Hassonek hainbat nobedade aurkeztu zizkion gure profesional taldeari gaixotasun aurreratu baten azken etaparen inguruan.
Nola lagundu dezakegu hobeto bizitzaren amaieran?

Fase aurreratu eta terminalean dauden gaixoen arreta hobetzea da gure gizartearen erronketako bat, ospitalean izan zein etxean izan. Lehentasun pertsonalak daude, baina batzuek etxean nekez eman daitekeen arreta behar dute, edo bakarrik daudelako, edo egoera ekonomiko eta familiarragatik beharrezko azpiegitura ez dutelako. Maiatzeko saio klinikoa gai horri buruzko hausnarketa egitera zuzendu zen, eta bizitzaren amaieran hobeto laguntzearen inguruko nobedade batzuk ezagutzera. 

Hospice eredua

Pertsona guztiok dugu eskubidea duintasunez eta sufrimendurik gabe hiltzeko, eta gure familiek beharrezko laguntza jasotzeko. Sinesmen horretatik abiatuta, Dublinen 2879an sortu zen ‘Hospice ereduak’ talde laneko metodo bat ezarri du; bertan, profesionalek mina tratatzen dute eta laguntza emozional eta espirituala ematen dute pazientearen behar eta lehentasunen arabera, aldi berean haren senideei ere babesa eskainiz.

Naomi Hasson Londresko ST Josephs Hospice -ko erizaina da, eta duen esperientzia luzeko hainbat adibide partekatu zituen gurekin, gaixotasun aurreratu baten azken etapan pertsonei heriotzari aurre egiteko laguntzeari dagokionez. Sintoma eta mina kontrolatzeko arreta farmakologikorik onena eskaintzeak, eta era berean arreta emozional eta espiritualik onena eskaintzeak humanizatu egiten ditu prozesu asistentzialak, eta antsietatea murrizten eta bizitzaren azken 100 egunetan larrialdietako sarrerak ere gutxiagotzen ditu. Hori guztia egin ahal izateko, “hasteko, aurrean nor dugun ezagutu behar dugu”, beharrezkoa da komunikazio egokia izatea laguntasun emozional, sozial eta espiritual hori lortzeko, gogoratu du zainketa aringarrietako adituak. Eta komunikazioaz ari garenean adi entzuteaz ari gara, gaixoarekiko eta familiarekiko hurbiltasunaz. 

Hospice ereduan, diziplina askoko talde bat –Medikuntza, Psikologia eta Erizaintzako profesionalak, fisioterapeutak, gizarte langileak, boluntarioak…– hilurren dagoena duintasunez hilko dela arduratzen da, minik sufritu gabe eta azken uneetan lagunduta. Hospiceren inguruan komunitate errukiorrak sortzea sustatzen da. 

Zainketa aringarriak eta gehiago

Gaur egun Hospiceren filosofia konpartitzen duten laguntasun moduak garatu dira munduko hainbat herrialdetan. Heriotzan oinarritzen ez den filosofia, bizitzan baizik. Leku horietan musika eta alaitasuna zabaltzen dira. Arrazoi horregatik hain zuzen, ‘ezer egiterik ez dagoenean asko egin daitekeelako’, hiri errukiorren sare bat sortu zen, horien artean SevillaVivir con voz propia egitasmoaren bitartez, Gasteizek ekin dio Hiriak Zurekin esaten zaienen multzoan parte izateko prozesuari, eta inguruan beste komunitate batzuk ere badaude, esaterako, Santurtziko San Joan Jainkoarenaren Ospitalea. Espainian, Malagako Cudeca Fundazioak paziente eta senideentzako laguntasun programa bat eskaintzen du, doan, bizitzaren azken etaparako. 

Euskadin, Naomi Hassonek, hain zuzen ere,  Saiatu egitasmoa jarri zuen martxan, osakidetzako zainketa aringarrien programen osagarri moduan. Saiatu esperientziak erakutsi dio Naomiri telefonoa eta whatsapp bezalako tresnak oso baliagarriak direla. Berak dioenez, laguntasuna ez da intrusiboa izan behar; egiten dutenek ez dute protagonistaren rola hartu behar, familiak behar duen horraino baino ez dira iritsi behar. Gaur egungo gizartean heriotzaren inguruan dauden tabuak hausten saiatzeko hainbat ekitaldi antolatzen dira, esaterako, Death Cafe, zeinean zainketa aringarrietako erizain adituak ere partzen duen. 

Nola lagundu dezakegu hobeto bizitzaren amaieran?

Aita Menniko zuzendari mediko Nacho Quemada, Erizaintzako zuzendari Irune Galarraga, eta pastoraleko arduradun Egoitz Zabala, hizlariarekin solasean

Heriotza on bat

Naomirentzat erraza da. Non hil nahi duzu? Etxean hobeto? Aukerarik badago? Erronka da jendea bizi eta hil ahal izateko leku hobeak sortzea. ‘Heriotza medikalizatu egin da, baina gure porrot handia da nola tratatzen ditugun adineko pertsonak eta gaixo daudenak’, esan zuen Naomi Hassonek, Atul Gawande aipatuz. Garrantzitsua da zainketak etxean emate, garbitzeko eta eguneroko bizitzako eguneroko jarduerak egiteko laguntza ematea baliabide publikoak iritsi arte, izan ere, mendekotasunerako laguntza batzuetan oso berandu iristen da. Heriotzaren pronostikoaren aurrean familiari zer nahi duen eta zer egin da daitekeen baino ez zaio galdetu behar, hilzorian dagoen pertsonaren desio bat betetzeko. Egoitzetan ‘Hospice filosofia’ barneratzea izan liteke lehen urratsa.