Nortasun Esparruko Prestatzaileen Prestakuntzaren I. Topaketan parte hartu dugu

Garatzen dugun jarduera asistentziala bideratzeko moduak gure Nortasunaren transmisioa zaintzera eta indartzera behartzen gaitu. Gure Erakundearen funtsezko erronketako bat da Ahizpa Ospitalarietan lan egiten dugunok asistentzia integrala ematea, geurea dugun Nortasunekin.
Nortasun Esparruko Prestatzaileen Prestakuntzaren I. Topaketan parte hartu dugu

Irailean zehar Espainiako Probintziako Nortasun Esparruko Tokiko Prestatzaileen I. Prestakuntza egin zen, Ahizpa Ospitalariek Madrilen duten Probintzia Etxean. Topaketa hilaren 12, 13 eta 14an egin zen, eta Kongregazioak Espainian dituen zentroetako 60 laguntzaile eta ahizpak parte hartu zuten, horietatik batzuek lehenago ere jasota bazuten ere formazioa.

Aita Menni Ospitaletik joan ziren Miren ArrizabalagaJaione Gartziaetxabe eta Arrate Romero, etorkizuneko prestatzaile berri moduan, Egoitz Zabala, Pastoral eta Gizarte Proiektuetako arduraduna; Nora Ibarra eta Leire Gonzalez, biak ere Jose Miel Barandiaran, egoitzako langileak, zeinak garai bateko Palentziako Probintzian prestatutako pertsona  moduan joan ziren; Espainiako Probintziaren I. Topaketa honetan prestatzaileen titulua lortu zuten.

Prestakuntzaren lehenengo egunean, Nortasun Ospitalarioko Probintzia Batzordeak, bere kideak izanik ahizpa M Rosario IranzoAlejandro FloritDonaciano MartinezInmaculada GarridoJoan Orrit eta Pablo Morales, ongietorria egin zigun, ikastaroaren planteamendua azaldu zuen eta parte hartzaileak aurkeztu zituen.

Bigarren egunean, ahizpa M. Dolores Aldabak eta Nortasun Ospitalarioko Probintzia Batzordeko kide Donaciano Martinezek Komunitate Ospitalariaren historia ezagutarazi ziguten, nabarmenduz zein garrantzitsua den Nortasuna partekatzea, ospitalitatearen Misioa eta etorkizuna bermatzeko.

Hirugarren egunean, ahizpa Idília Carneirok Misio Ospitalarioari buruz hitz egin zigun, ez soilik Jesusen eta Elizaren misio moduan, baizik eta gure existentziaren arrazoi karismatiko moduan ere, eta jatorrian sakondu zuen eta ospitaletatea praktikatzera animatu zuen, misioa bere muinetik bizitzeko deialdi moduan Jose Antonio Larraz doktoreak, berriz, Misio Ospitalarioaren eredu asistentziala eta hezitzailea erakutsi zuen, erdigunean gaixoa jartzen dudelarik, eta horretarako beharrezkoa da indibidualizatzea eta pertsonalizatzea.

Hiru eguneko topaketaren helburua zen ezagutza teorikoak eskaintzea, eta parte hartzaileek Nortasun Ospitalarioarekin duten lotura indartzea eta prestatzaileen sare bat sortzea, maila lokalean, hau da, zentro asistentzial bakoitzean, Nortasunari buruzko prestakuntza garatzen laguntzeko.