Osasun Mentalaren Munduko Eguna, nahasmendu mentala duten pertsonen eskubideen aldeko eguna

Aurten “Duintasuna eta osasun mentala” goiburua duen eguna ospatu dugu
Osasun Mentalaren Munduko Eguna

Osasun Mentalaren Munduko Eguna urriaren 10ean ospatzen da, gizartea sentikortzea, haren arreta erakartzea eta osasun mentalarekin zerikusia duten arazoez gehiago jabetzea helburua duen kanpainarekin.   Aurten “Duintasuna eta osasun mentala” izan zen Osasun Mentalaren Munduko Egunaren goiburua.

Aita Menni Ospitaleak egunero lan egiten du osasun mentalaren arretan, gaixotasun mentala duten pertsonen aurrean errespetuzko ikuspegia sustatuz.

Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela eta, AMHtik nahasmendu mentalak dituzten pertsonen duintasuna errespetatzea garrantzitsua dela gogoratu genuen.

Eta beste modu batera ezin zenez egin, ospakizun dibertigarria antolatu genuen: Musakolako kiroldegien futbol-partida bat jolastea San Joan Jainkoarenaren Ospitaleko taldearen kontra, goizean, eta gure Ospitaleko pazienteentzako festa bat arratsaldean.