Osasun mentala

Osasunerako hezkuntza programak interbentzioaren parte dira egonaldi luzeko unitateetan

Aldizka, heziketa saioak egiten dira pertsonei osasun egoera hobetzen laguntzeko, baina, batez ere, euren osasunean modu aktiboagoan parte hartzeko. Hilabete hauetan, egonaldi luzeko unitateetan 18 saio egin dira guztira, eta 120 paziente izan dira onuradun, euren erabakiz parte hartuz.
Osasunerako hezkuntza programak interbentzioaren parte dira egonaldi luzeko unitateetan

Gaixotasun mental larriak egoitza edo ospitale inguruneetan bizitzera eramaten ditu zenbait pertsona. Eta ingurune horietan bizi behar izateak osasunari eta zaintzeari buruzko interesa galtzea eragin dezake. Horri patologia bera gehitzen bazaio, dakarren desoreka sozialarekin, bizitza sozialetik deskonektatzeko eta zaintzeko ardura galtzeko efektua areagotzen da. Hau ikusi dezakegu:

Alde batetik, delegatu egiten dute zer jan, zer jarduera egin edo ongizate pertsonalerako oinarrizko zainketak. Horretarako daude langile asistentzialak, eta batez ere erizainak.

Gainera, gure gizartean eta ohituretan gozatzeko zabalduen dagoen modua janaria da, batez ere gozoena eta, beraz, ez hain osasungarria, eta horrekin batera hainbat substantziaren kontsumoa, horien artean kafea, alkohola, marihuana… Batzuetan, instituzioetan bizi diren pertsonentzat, ohitura horiek dira disfrutatzeko bide nagusia, eta horien inguruan antolatzen dute euren bizitza.

Osasunerako hezkuntza programak interbentzioaren parte dira egonaldi luzeko unitateetan

Osasunerako hezkuntza programak interbentzio planen  parte dira egonaldi luzeko unitateetan. Aldizka, heziketa saioak egiten dira pertsonei osasun egoera hobetzen laguntzeko, baina, batez ere, euren osasunean modu aktiboagoan parte hartzeko.

Hilabete hauetan, egonaldi luzeko unitateetan 18 saio egin dira guztira, eta 120 paziente izan dira onuradun, euren erabakiz parte hartuz.

Osasunerako hezkuntza programak interbentzioaren parte dira egonaldi luzeko unitateetan

Dieta eta kontsumoa

Programaren xedea izan da substantzia toxikoen kontsumoaren arriskuak ezagutzea, horien artean alkohola eta marihuana, eta elikadura osasungarriaren eta erregulartasunez jarduera fisikoa egitearen onurak ezagutzea.

Substantzia toxikoen kontsumoaren kulturari lotutako arriskuak ikuspegi informatibo-hezitzaile batetik landu dira, baita ere inpaktu konduktualaren eta emozionalaren aldetik.

Aurretiaz egindako programetan identifikatu diren arazoetako batzuk dira atxikimendua eta aldaketarako motibazioa. Oraingoan, esperientzia ludikoagoak erabili ditugu interesa sustatzeko, esaterako, elikadura osasungarriaren jaia. Jardueran menu erakargarri bat hautatu eta parekatu zuten, oso egokia nutrizioaren ikuspegitik. Kontsumo osasungarriaren jaia ere ospatu genuen, une atseginez gozatuz musikarekin eta substantzia toxikoen edo alkoholaren ordezko kontsumoekin.

Espero dugu une atsegin horiek lagunduko dietela gure pazienteei osasunaren zaintza aldatzen.