Pertsonarengan oinarritutako arreta ereduaren ezarpena

30/05/2017

Pertsonekin lan egiten dugu eta beraien berezitasunak aitortzen ditugu. Erabiltzaileak dira erakundearen eta profesionalen jardueren ardatz nagusia. Norberaren nortasunetik abiatuta, autonomia pertsonalarekin eta eguneroko bizitzaren kudeaketarekin batera, gure zentro eta zerbitzuetan “etxean bezala” sentitu daitezen saiatzen gara.

Pertsona da interbentzio prozesuaren erdigunea, jakintza profesionalaren eta antolamenduko beharren gainetik, eta bere duintasuna eta eskubideak aitortu eta segurtatu egin behar dira une oro.Egileak azaltzen digu nola bateratu jada egiaztatuta dauden prozedurak eta interbentzioak ikuspegi berri batekin, pertsona prozesu asistentzialen erdigunean jartzeko, bere rol aktiboa ahalbidetzeko eta arreta inguruneko laguntzen koordinazioan oinarrituta ulertzeko.

Egilea: M. Jose Nova
Psikologo klinikoa

Urte batzuetatik hona, nabarmentzen ari da pertsonarengan oinarritutako zainketa/arretaw eredu bat aplikatzearen garrantzia, ahultasun edo menpekotasun egoeran egon eta arreta soziosanitarioko zerbitzuak eta zentroak erabiltzen dituztenen bizitza kalitatea hobetzeko. 

Zerbitzuetara bideratutako ereduekin alderatuta, elementu berritzailea da erabiltzaileek eta senideek rol aktiboagoa dutela, arretaren erdigunean jarrita, baina baita ere erabakiak hartzeko gunearen erdian. Horregatik, ohiko arretatik harantzago doa, indibidualaren ideian sakontzen duen begirada bat emanez, betiere autonomia pertsonalari eta eguneroko bizitzaren kudeaketari lotuta.

 Visibilizando las capacidades y ofreciendo opciones

Autonomia ez da dena ala ezer ez. Beraz, metodologia honek norberaren hautuei erreparatzen die, eta pertsonen –adinekoak, dementzia dutenak, gaixotasun mentala dutenak, desgaitasun intelektuala edo garapenekoa dutenak, etab.– eta inguruko laguntza zirkuluaren ikuspegiari. Jada ez da arreta taldeak zainketa guztiak erabakitzen dituena, aitzitik, erabiltzaileak edo familiak berak, hark ezintasun badu, aukeratuko du zein komeni zaion gehiago bere interesetarako, jarduteko dituen aukera desberdinez informatu eta gero. 

Pertsona da interbentzio prozesuaren erdigunea, jakintza profesionalaren eta antolamenduko beharren gainetik, eta bere duintasuna eta eskubideak aitortu eta segurtatu egin behar dira une oro. Bere biografia da bere berezitasunaren funtsezkoa arrazoia. Norberarenak, egunerokoak, esanguratsua denak, eginkizun nagusia hartzen du, eta beharrezkoa da birkokatzea, besteak beste, alderdi hauei dagokienez: 

·         Diseinu fisikoa: seguruak diren eta ingurune etxekoi eta atsegina irudikatzen duten ekintza gelak, siestarako gelak, komunak, etab. jarri nahi dira. Erabiltzaileek euren iritziak, gustuak eta lehentasunak adierazi ditzakete. Ingurune malguak, erraztaileak eta lagungarriak sortzen ditugu. Ingurune fisikoak eragina du portaeran eta ongizate subjektiboan.

·         Profesionalen taldea: erreferentziazko laguntzailearen figura agertzen da, erabiltzailearen ahalduntzea bilatzeko. Arreta plan indibidualizatua biek elkarrekin parte hartzea oso garrantzitsua da. Konfiantzan eta errespetuan oinarritutako harreman asistentzialak eraikitzen ditugu. Erreferentziazko laguntzaileak erabiltzailearen biografia, gustuak eta bizitzeko estiloa ezagutu behar ditu. Tratu goxoagoa lortzeko, erabiltzailearen eta erreferentziazko laguntzailearen arteko harremana sustatzen da, lotura afektibo bat sortzen saiatuz.

·         Familiak: parte hartzeko rola hartzen dute. Familiek ekintzak antolatu edo daudenean parte hartu dezakete Eguneko Zentroan erabiltzaileekin eta langileekin, eta senidearen zainketari lotutako erabakiak hartu ditzakete eta haren biografiari eta bizitza proiektuari buruzko informazioa eman. 

·         Komunitatea: erabiltzailearen bizitzan sare soziala eta komunitarioa hartzen da kontuan. Ekintzek harreman sozial berriak egitea eta komunitatean gehiago integratzea ahalbidetu dezakete.

·         Antolamendua: profesionalizazio ‘plus’ bat lortu behar da, orain arte erabilitako metodologia berrikusiz tresna berriak gehitzeko (estrukturalak, pertsonalak, etab.), erabiltzailea antolamenduaren erdigunean kokatu ahal izan dadin.

Eredu hau prozesu egituratu baten bidez ezartzen da, etengabe ebaluatzen da, aldaketa progresiboak eta modu ordenatuan sartuz egoitza eta eguneko zentroetako inguruneen funtzionamenduan. 

Arreta plan Indibidualizatua

Arreta eredu honen azken helburua da erabiltzaileak bere egunerokotasuna kontrolatzen jarraitzea eta bere bizitza proiektua gauzatzen aktibo izaten jarrai dezan.Terapeutikoa egunerokotasunean sartzea da jarduera asistentzialaren egungo erronketako bat.

POA Aita Menniko eguneko zentro eta egoitzetan

Beharrei erreparatzeaz gain, ahalmenei, lehentasunei eta nahiei ere jartzen diegu arreta. Pertsonarengan oinarritutako arretaren ereduan (POA) erabiltzailea erakundeko “elementu aktibo eta parte hartzaile” bihurtzen da. Azken helburua da bere egunerokotasunaren gainean kontrola izaten jarraitzea, bere bizitza proiektua gauzatzen aktiboa izatea. Eredu hau adinekoak zaintzera zuzendutako dispositibo guztietara hedatzeko helburuarekin (eguneko zentroak zein egoitzak), metodologia berezi bat sortu dugu, ondoren azaltzen denez:

- Erreferentziazko profesionalaren sarrera

POA eredua ezartzeko elementu bereizgarri eta indartsuetako bat da erreferentziazko profesionalaren figura sartzea, eskuarki klinikako laguntzailea. Elementu bereizgarria da, eta aldaketak sartzen ditu erabiltzailearengan ongizate handiagoa lortzeko; aldi berean, horrek eragina du arretan lan egiten duen talde profesionalarengan.

Figura hori sartzeko dugun metodologiaren oinarrian dago aldizka diziplina askoko bilerak eta prestakuntza ikastaroak egiten dira, laguntzaileei zein teknikariei zuzenduta.  Prestakuntza funtsezkoa da profesional guztiek (erizainak, gizarte langilea, plantetako koordinatzaileak eta ikuskatzailea) ereduak dakartzan aldaketak barneratu ditzaten.

Zuzendaritza taldearekin batera, “erreferentziazko laguntzaileen profila” osatu zen, ordutegiak eta txandak kontuan hartuta.  Informazioa jasotzeko, erregistro bat sortu zen. “Erreferentziazko laguntzailearen partea”, non erreferentziazko laguntzaileek erabiltzailearen egoeran izandako gorabeherak edo aldaketak eta aldaketa horietarako irtenbideak ekarriko lituzketen ekintzak erregistratu behar dituzten (beharrezkoa denean).

Erabiltzaileak erreferentziazko laguntzaileei esleitzeko jada finkatuta dauden harremanak errespetatuz egin zen. Dena dela ere, erreferentziazko laguntzaileei zein erabiltzaileei helarazi zitzaien jarraibidea izan zen kidetasun falta edo harremanerako zailtasunak egonez gero aldaketak egin litezkeela.

Hasieran, “Erreferentziazko Laguntzailearen Gertakarien Partea” berrikusteko fase bat ezarri zen, eta “agiri eredu” bat banatu zen, informazioa zuzen jasotzeko eta erabiltzeko. Prestakuntzan zehar, halaber, rol hori barneratzeari lotutako hainbat arazo konpondu ziren. Pertsonarengan oinarritutako arreta ereduetan lan egiten dugunean, informazio intimo asko eskuratzen dugu, eta hori kudeatzen dugunean gai pribatu guztien inguruko konfidentzialtasuna bermatu behar dugu.

Taldea eta prozesu asistentzialak

Talde prestatzeko fasean zehar, kontuan hartu zen diziplina askoko taldea izan behar zela, izan ere, zenbat eta askotarikoagoa izan, hainbat eta aberatsagoa izango da jasotako informazioa. Era brean, taldea POA ereduan prestatu zen. Hasieran zein prozesu landu zehazteko, taula bat erabili zen, eta taldeko kide guztiek prozesu asistentzial bakoitza puntuatu behar zuten, hiru irizpide garrantzitsu kontuan hartuta: erabiltzailearen bizitza kalitatean duen eragina, hobetzeko marjina eta hobetzeko aukera (egin daitekeen ahalegina), eta egunerokotasuna kontrolatzearen sentsazioa erabiltzailearengan. Autoebaluazio prozesua Psikologiaren arloak gidatu zuen, beste profesional batzuen partaidetzarekin (zentroetako arduradunak, gizarte langileak, erizainak, laguntzaileak, ikuskatzailea, begiralea). Planifikazio prozesuan zehar, taldeak erabaki zuen zer prozesu asistentzial egiten hasiko ziren, autoebaluaziotik abiatuta diagnostikoa egiteko.

Hausnarketa eta kontsentsu bilera horren emaitza gisa, Hobekuntza Plan bat lortu zen, beharrezkoa interbentzioa gidatzeko. Aldaketa zuzen ezartzen ari zela ziurtatzeko, hiru hilabetera, berriro ere prozesuaren balorazio bat egin zen, eta ondorioztatu zen egindako aldaketek indarrean jarraitzen zutela. 

Oraindik indarrean dagoen prozesuan zehar, programazioa etengabe berrikusten da, eta adostutako prozesu asistentzialetako bakoitza aztertzen jarraitzen da, gure prozesu asistentzialei POAren ikuspegia eta filosofia gehitzen jarraitzeko, gure iritziz, onuragarria delako erabiltzailearentzat eta senideentzat, eta baita taldeko gainerakoentzat ere.