Probintzia bakarrerako bidean

Madril, Palentzia eta Bartzelonako probintzietako Pastoraltza buruen lehen topaketa egin da.
Probintzia bakarrerako bidean

Maiatzaren 7 eta 8an izan zen Madril, Palentzia eta Bartzelonako buruen lehen topaketa. Topaketa horretan, buruek euren artean ezagutzeaz gain, pastoraltzan dituzten zereginen berri ere izan zuten. Unerik hunkigarrienetako bat gure sortzaileen panteoira egindako bisita izan zen, izan ere, Benito Menniren azken egunak gogoratu genituen.

Aita Menni Ospitalearen izenean Egoitz Zabala, Pastoraltza Zerbitzuko burua, eta Gema Reinares,Txurdinagako eta Durangoko egoitzetako koordinatzailea, bertaratu ziren.