Ebolak erasandako Afrikako eremuaren egoera eta Benito Mennito Fundazioak egindako lana izango dira Arrasateko hitzaldien mintzagaiak

Aita Menni Ospitaleak antolatuta, ebolari buruzko adituen mahai-ingurua izango da Arrasateko Kulturate zentroan. Horrez gain, Benito Menni Fundazioak lankidetzaren eta garapenaren arloan egindako lanari buruzko hitzaldia ere izango da.
'Sentsibilizazio astea herrialdea behartsuekin eta Ahizpa Ospitalarien proiektuekin'

Urriaren 21eko adituen mahai-inguruan parte hartuko duten pertsonen artean Mikel Tellaeche dugu, gaur egun Aita Menni Ospitaleko zuzendari kudeatzailea dena, eta 2012. eta 2013. urteen artean Monroviako Saint Joseph’s Catholic Hospital ospitaleko zuzendaria izan zena. Tellaechek mendebaldeko Afrikan egondako ebolaren lehen agerraldiak erasandako zenbait langilerekin lan egin zuen Liberian.

Parte hartzeko saio honen helburua da ebolaren birusak erasandako pertsonen arazoaren berri ematea jendeari. Horretarako, epidemia honen errealitatearekin harreman zuzena izan duten beste aditu batzuk ere izango dira, hala nola José Mª Chavarri, Arrasateko San Joan Jainkoarenaren Ospitale Psikiatrikoko nagusia, eta Nagore Aguirre, Arabako Unibertsitate Ospitaleko borondatezko lankidea.

‘Sentsibilizazio astea herrialdea behartsuekin eta Ahizpa Ospitalarien proiektuekin’ astearen barruan, Benito Menni Fundazioaren arduraduna den arreba Rosa Izquierdoren hitzaldia izango da Arrasateko Kulturate zentroan, gobernuz kanpoko erakunde honek egiten duen lana azaltzeko. 

Benito Menni Fundazioak garapenerako lankidetza eta laguntza humanitarioa sustatzen ditu, Estatuan eta nazioartean, eta arreta berezia jartzen die herrialde eta pertsona behartsuenei, osasun mentalaren arloan batik bat.  

Ebolari buruzko hitzaldia eta mahai-ingurua 18:30ean izango dira.