Tailer terapeutiko berria: papera birziklatzeko tailerra

Gaixotasun mentala duten pertsonen errehabilitazio psikosoziala sustatzea da mota honetako jarduera terapeutikoen helburu orokorra.
Tailer terapeutiko berria:  papera birziklatzeko tailerra

Aita Menni Ospitalean tailer berri bat estreinatu dugu gure pazienteentzat: papera birziklatzeko tailerra. Mota honetako tailerretan parte hartzea onuragarria delako gaixotasun mental larria duten pertsonentzat; haien bizitza-kalitatea luzatu eta gizarte-funtzionamendua hobetzen du.

Guztira hogei bat pertsonek osatzen dute papera birziklatzeko lanetan aritzen diren talde hau. Erabilitako orriak unitate guztietatik heltzen dira. Zenbait kasutan zatituta daude jada, eta beste batzuetan, eskuarekin zati txikietan zatitzeko prest daude.Trebetasun eta prestakuntza handirik behar ez duen lana da, baina lasaitzen eta psikomotrizitatean laguntzen du. Datu konfidentzialak dituzten dokumentuak ez dira tailerretik igarotzen, noski.

Tailer terapeutiko berria: papera birziklatzeko tailerra

Papera behin zatituta egun bat gutxienez murgilduta uzten da tintaz eta kolaz egindako disoluzio batean. Gero, irabiagailu industrial batean irabiatzen da. Lortutako pasta zatitan hedatzen da, soberan den likidoa kendu eta lehortzen uzten da mihise batzuen gainean. Hor, zapaldu egiten da, geroago lehortzeko.

Tailerraren erabiltzaileek beti harritzen gaituzte, beren sormenarengatik eta gaitasunarengatik –azaldu du Virgina Tejerobegiraleak-.Batzuetan uste duzu batzuk ez direla gai izango esaterako paper-orriak josteko ohar-blok bat koadernatzeko, edo orriak gillotinatu edo zulatzeko, eta egia esan, ongi egiten dute. Horrela, pixkanaka, astez aste, emaitza hobeak lortzen joaten gara, bilatzen ditugun kolore eta testurekin“. 

Tailer terapeutiko berria: papera birziklatzeko tailerra

Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazio Zerbitzuko burua den Macarena Aspiunzak deskribatzen duen moduan, tailer horietara joateak gaitasunak gordetzen edo berreskuratzen laguntzen du: pertsonen arteko harremanak sustatzen ditu, gizarte- eta komunikazio-gaitasunak hobetzen ditu, sormena sustatzen du, eta autoestimua eta autonomia handitzen ditu.  Terapia okupazionalak tentsio eta estres maila murrizten ditu, eta hainbat onura ditu.  Bizitza ahalik eta normalizatuena eramateko beharrezkoak diren bizitza-ohiturak bereganatzen laguntzen du horrek guztiak. Horrez gain, gaixotasun mentala duten zenbait pertsona laneratzen lagun dezake.

Tailer terapeutiko berria: papera birziklatzeko tailerra

Macarena Aspiunzak nabarmendu du, tailerrak, erabilitako papera birziklatu eta koadernaketak egiteko erabiltzen diren oihalen  eta paperaren beraren balioa handitzen dituelaGainera gauza erabilgarria izatea oso atsegingarria da pazienteentzat”, gaineratu du. Tailerren egindako agendak, ohar-blokak, karpetak eta gainerako materialak Liberiari laguntzeko “We are like you” proiektuaren merkatu txiki solidarioetarako erabiltzen dira. Ekoizpena handitzen joaten den heinetan, tailerrak, idazteko libretak eta bestelako produktuak ere hornituko ditu, langileen behar batzuk asetzeko.   

Tailer terapeutiko berria: papera birziklatzeko tailerra

Papera birziklatzeko tailerra eta Aita Menni Ospitaleko errehabilitazio eta integrazio sozialeko gainerako tailerrak – barazkigintza tailerra, ehunkien tailerra eta industria-tailerra- gure pazienteen funtzionamendu pertsonala eta soziala hobetzeko jarduera-programaren barruan daude. Errehabilitazio-programaren barruan beste jarduera ludiko batzuk ere daude, gaixotasun mentala duten pertsonen parte-hartzea bideratzen dutenak.

Tailer terapeutiko berria: papera birziklatzeko tailerra 

Virginia Tejero begiralea eta Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazio Zerbitzuko burua den Macarena Aspiunza psikologoa tailerrean koadernatutako agenda batekin.