Desgaitasun intelektuala Osasun mentala

UDITRAC TRANSICIONeko 10 erabiltzaileak ospitale barruko pisuan bizi dira dagoeneko

Unitateak etxe baten berezko instalazioak ditu orain gure ospitalearen barruan. Interbentzio ereduak elkarren artean lotura estua duten hiru zutabe nagusi ditu ardatz: Laguntzen Eredua, Pertsonarengan Oinarritutako Plangintza eta bizi kalitatearen kontzeptua.
UDITRAC TRANSICIONeko 10 erabiltzaileak ospitale barruko pisuan bizi dira dagoeneko

2020ko urtarrilean, Gipuzkoako Foru Aldundiko batzorde soziosanitarioarekin koordinatuta, UDITRAC TRANSICION sortu zen. Unitate espezializatua da, trebetasunak lantzeko eta garatzeko, pertsonak epe labur-ertainera ingurune komunitario batean sartzeko, desgaitasun intelektual eta nahasmendu mentalaren testuinguruan jokabidearen nahasmendu arinak dituzten pertsonei zuzenduta. 

Proiektuaren helburu orokorra erabiltzaileen zein senitartekoen bizi kalitatea hobetzea da, banakako programa terapeutiko errehabilitatzaileak erabiliz, erabiltzaileei komunitatean normaltasun osoz moldatzeko beharrezko gaitasunak ikastea edo berreskuratzea, eta beraien ingurune sozialean ahalik eta erarik aktibo eta autonomoenean parte hartzea ahalbidetzeko. 

Gaur egun, UDITRAC TRANSICIONeko 10 erabiltzaileak Aita Menni Ospitale barruko pisuan bizi dira elkarrekin; etxe baten berezko instalazioak ditu, eta hor eguneroko bizitzako jarduera oinarrizko eta instrumentalen garapenean eta trebetasun soziokomunitarioetan trebatzen dira, arlo horietan noizbehinkako laguntza edo laguntza mugatua behar duten pertsonen profilaren testuinguruan. 

Interbentzio ereduak hiru zutabe nagusi ditu, elkarren artean lotura estua dutenak eta multzo koherentea osatzen dutenak: 

  • Laguntzen Eredua
  • Bizi kalitatearen kontzeptua eta horren dimentsioak

Laguntzen paradigmak ideia hau defendatzen du: gehiago zentratzen gara pertsonaren laguntza beharretan, bere diagnostikoan baino, haren autodeterminazioari eta inklusioari erreparatzeko. Laguntzak garapen, hezkuntza eta ongizate pertsonala sustatzea helburu duten baliabide eta estrategia gisa definitzen dira, horrela, eguneroko bizitzako hainbat eremutan funtzionamendua hobetzeko eta pertsona horien bizi kalitatea sustatzeko.

Laguntzaren ikuspegi horretatik, Pertsonarengan Oinarritutako Plangintza entzuteko eta ikasteko etengabeko prozesu gisa egituratzen da, bakoitzarentzat garrantzitsua dena jakiten saiatzeko, bai egungo bizitzari dagokionez, bai etorkizunerako bizi planei dagokienez. Gainera, prozesu kolektibo bat da, eta bertan parte hartzen dute Unitateko erabiltzaileek eta horiekin lotura handia duten hurbilekoek, senitartekoek, lagunek eta beste profesional batzuek, betiere kide bakoitzak aldez aurretik horien parte hartzea onartzen badu.

UDITRAC TRANSICIONeko 10 erabiltzaileak ospitale barruko pisuan bizi dira dagoeneko

Aldi berean, bizi kalitatearen kontzeptua kontzeptu konplexua da, honela ulertu daitekeena: “ongizate objektiboa eta subjektiboa uztartzea, norberaren kulturan eta denboran garrantzitsuak diren hainbat bizi eremutan, betiere giza eskubideen estandar unibertsalei atxikitzen bazaie”.Bizi kalitatearen paradigmak azpimarratzen du pertsonak parte hartzen duela talde profesionalak egiten duen jarduera, programa eta abarren plangintzan, eta desgaitasuna duten pertsonen helburuak planifikatzeko beste modu bat sortzen du: Laguntza Plan Indibidualizatuak.

Horregatik, UDITRAC TRANSICIONeko interbentzioan pertsonak euren bizitzaren parte hartzaile bihurtzen dira, laguntza indibidualizatuekin, baliabide komunitarioetan bizi proiektu indibiduala garatzeko behar duten arloetan, euren bizi kalitatea hobetzeko.