Uretako jarduerak Urdaibain

Aita Menni Kirol Elkarteak piraguismo eta big SUP jardunaldi bat antolatu zuen Biosfera Erreserban. 16 pazientek egun zoragarriaz gozatu zuten aire zabalean, Bizkaiko kostaldean, ariketa eginez.
Uretako jarduerak Urdaibain

Joan den uztailaren 2an argi geratu zen eguraldi ona egiten badu, aire zabalean kirola egitea dibertigarria dela. Aita Menni Kirol Elkarteak (ADAM) piraguismo eta big SUP (stand up paddle) jardunaldi bat antolatu zuen Arrasateko Aita Menni Ospitaleko paziente talde batekin. Disfrutatzeko gogorik ez zen falta.

Jardunaldia Urdaibaiko Biosfera Erreserban egin zen. Hasieran jarduera non egingo zen azaldu zen, taldeak eratu ziren eta bi modalitateei buruzko azalpen teknikoa egin zen. “Taldeko pertsona guztiek salbamendu-txalekoa jarrita zutenean, errekara joan ginen arraun egitera. Hondartza txikietan gelditu ere egin ginen, zertxobait bustitzeko. Irteera bikaina izan zen, dena ongi atera zen, eta eguraldi ona egin zuen gainera”, esan zigun Carlos Cañete begiraleak.

Uretako jarduerak Urdaibain

Oraingoan 16 pazientek parte hartu zuten jardueran. “Zorionez, eguraldi ona egin zuen eta primeran pasatu genuen denok”, esan zuen Carlosek. Berarentzat argi dago:  kirola eta desgaitasuna lotzen badira, dibertsioa ziurtatuta dago. Are gehiago eguraldi ona egiten badu.

Uretako jarduerak Urdaibain