Webinarra 'EGIN DAITEKEELA JAKITEA'

16/06/2021

Edo nola bihurtu zailtasunak aukera. Irene Villarekin hitz egingo dugu etorkizunari baikortasunez aurre egiteko teknika eta aholkuei buruz, COVID-19aren pandemiak eragindako egoera kontuan hartuta.

"EGIN DAITEKEELA JAKITEA" izeneko webinarrean, Ahizpa Ospitalarioek mundu osoan egiten duten lana indartzen duten funtsezko gaiak eta giza balioak landuko dira, gaixotasun mentala eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen laguntza, errekuperazioa eta gizarteratzea ardatz hartuta. Horrez gain, emakumeen berdintasuna, ahalduntzea eta gizartearen eremu guztietan parte hartzea erreibindikatzearen garrantziaz hitz egingo dugu, hori Ahizpa Ospitalarioek duela 140 urte baino gehiago hartutako konpromisoaren parte baita.

Datorren ekainaren 21ean izango da, 15:30ean. Ez galdu eta elkartu zuzenean esteka honen bidez.

Informazio gehiago: Espainiako Ahizpa Ospitalarioen webgunea.