XXIV. Nazioarteko Akordeoi Lehiaketaren kontzertu bat izango da Aita Menni Ospitalean

Saioa Orquestra Joves Acordionistes del Vallès (JAVA) orkestraren eskutik izan zen. Kontzertua XXIV. “Arrasate Hiria” Nazioarteko Akordeoi Lehiaketaren, XXXVII. Gipuzkoako Akordeoi Lehiaketaren eta XXIX. Gipuzkoako Akordeoi Jaialdiaren barruan egin da.
XXIV. Nazioarteko Akordeoi Lehiaketaren kontzertu bat izango da Aita Menni Ospitalean

Joan den ostiralean, abenduak 9, musikari gazteen akordeoi kontzertu batez gozatzeko aukera izan genuen XXIV. “Arrasate Hiria” Nazioarteko Akordeoi Lehiaketaren, XXXVII. Gipuzkoako Akordeoi Lehiaketaren eta XXIX. Gipuzkoako Akordeoi Jaialdiaren barruan. Orquestra Joves Acordionistes del Vallès (JAVA) orkestraren musikak poztasunez bete zuen gure ospitalea eta gure Abendualdiko eta Gabonetako programazioa aberastu zuen.

HAUSPOZ, Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak, musika-topaketa hauek antolatzen ditu Arrasateko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta SGAE Fundazioaren laguntzarekin. Helburua akordeoirako lanak sustatzea eta jende guztiari arte hau helaraztea da.

Orquestra Joves Acordionistes del Vallès orkestra Cerdanyola del Valleseko Aulos-Escola Municipal de Música, Terrasako Escola Municipal de Música-Conservatori eta Sabadelleko Escola Pia eskolen arteko trukeari esker sortu zen. Kataluniako orkestra honen helburu nagusia eskualde osoko ikasle eta irakasle guztiei eremu egonkor bat eskaintzea da, prestakuntza osagarria emateko eta kontzertu, truke, jaialdi, lehiaketa eta bestelakoetan parte har dezaten motibatzeko. JAVA orkestra Raquel Prat eta Josep Vila akordeoi-irakasleek zuzentzen dute.