Osasun mentala

Zertaz ari gara traumaz hitz egiten dugunean?

Alfonso Saez de Ibarrak Osasun Mentaleko Aurrerapenerako Elkartearen V. Sinposioan parte hartu du. Larrialdi eta Hondamendietako Psikologian aditua den gure psikologo klinikoak gai hau izan zuen hizpide: “Polizien trauma osteko estresaren prebentzioa: prebentzio programak eta debriefing psikologikoa”.
estres-postraumaticoEFB9960.jpg

Joan den ostiralean, ekainaren 17an, Osasun Mentaleko Aurrerapenerako Elkartearen (APS Bizkaia) V. Sinposioa egin zen, “Zertaz ari gara traumaz hitz egiten dugunean?” izenburuarekin. Alfonso Saez de Ibarra Olasolo Aita Menni Ospitaleko psikologoa hizlari aritu zen Deustuko Unibertsitatean egindako topaketa horretan

Sinposioan, Bizkaiko hainbat zentro pribatutan lan egiten duten osasun mentaleko profesionalek trauma osteko estresari ekitean izandako esperientziak, ezagutzak eta testigantzak aurkeztu zituzten. Foroan, traumaren hainbat ikuspegi, metodo eta agertoki jorratu zituzten psikologia klinikoko eta psikiatriako profesional ezagunek.

Mahai inguruetako batean, “Traumaren agertokiak” izenekoan, Alfonso Saez de Ibarra psikologoak parte hartu zuen; Psikologia Klinikoan espezialista eta Larrialdi eta Hondamendietako Psikologian aditua da, eta Aita Menni Ospitaleko Kanpo Kontsulten Zerbitzuan egindako lana aurkeztu zuen: “Polizien trauma osteko estresaren prebentzioa: prebentzio programak eta debriefing psikologikoa”.

Trauma psikikoa, osasun mentaleko arazo

Zertaz ari gara traumaz hitz egiten dugunean?

Trauma pentsa zitekeena baino presenteago dago herritarren artean. Ikerketa batzuen arabera, pertsonen %50-60k bizitzan zehar gutxienez ezaugarri traumatikoko gertaera bat izango dute. Gainera, azterketa batzuek diote haurren %25ek ere haurtzaroan abusu gertaeraren bat nozitu dutela (fisikoa, psikikoa, sexuala edo zabarkeriakoa).

Halaber, zenbait lanbidetan trauma bat izateko arrisku handiagoa dago, bai lanbidean ari den pertsonaren bizitzarako arrisku egoerak jasaten direlako, bai eragin emozional eta heriotza handiko egoerak ikusteko probabilitatea dagoelako. Alfonso Saez de Ibarrak batez ere poliziei, suhiltzaileei eta larrialdietako osasun langileei buruz hitz egin zuen.  Lanbide horietan eta alderdi emozionalekin zerikusia duten beste batzuetan, gainera, “burnout sindromearekin” (laneko higadura sindromea) edo errukiak eragindako nekearekin bateragarri diren eta aurreko jarduera profesionalean jarraitzea eragozten duten egoerak deskribatzen dira.

Aita Menni Ospitaleko Kanpo Kontsulten Zerbitzuak osasun mentaleko espezialitateko profesionalen talde bat du, izan ere, arazoa gure gizartean presente dagoen arren, askotan ez da oso ezaguna.