Kalte zerebrala

Bestelako arreta modu batzuez egiten diogu aurre koronabirusari

Kontsulta presentzialak bertan behera utzi eta gero, koronabirusaren transmisioa galarazteko, kalte zerebraleko unitatetik gure paziente, erabiltzaile eta senideekin jarri gara harremanetan, ahal den heinean, eta komunikazioaren teknologien laguntzaz, errehabilitazio programak garatzen jarraitzeko. Youtubeko gure kanaleko bideo didaktikoak eta www.dañocerebral.es webguneko edukiak oso lagungarriak izaten ari dira gure pazienteentzat, eta etxetik irakurtzen diguten pertsona edo senide guztientzat ere horrela izatea espero dugu.

Koronabirusaren krisia gure bizitzak eta artatzen ditugun pertsonenak aldatzen ari da, eta ziurgabetasunez beteriko mundu batean sartzen gaitu. Gure ospitaleetako unitateetatik, gure lanaren jomuga da ospitale publikoek egoerarik kritikoenean dauden pazienteei eman beharreko erantzuna erraztea. Horretarako, erantzuteko dugun ahalmena maximizatzen ari gara, zentro horietatik datozen pazienteak hartu ahal izateko.

Anbulatorioko edo eguneko zentroko formatuan artatzen genituen kalte zerebraleko pertsonei eta familiei dagokienez, Kalte Zerebraleko Menni Sarea arreta plan alternatibo bat garatzen ari da, ekintza hauekin:

 width=

  1. Asteko kontaktuak, telefono bidez, erreferentziazko terapeutaren eta paziente eta senideen artean, etxean konfinatuta egoteagatik zainketetan, errehabilitazioan eta elkarbizitzan agertu daitezkeen arazoak detektatzeko.
  2. Gure profesionalek errehabilitazioa monitorizazio ez presentzial batekin jarraitu dezaketen kasuak aukeratzea.
  3. Errehabilitazio kognitiborako tresnak on-linehedatzea (NeuronUp plataformaren laguntzaz), eta YouTubeko gure kanalean gordetako bideo didaktikoak erabiltzea.
  4. Lifesize eta Instagram probatzea bideokontsultak egiteko bitarteko moduan.
  5. Arreta zuzenean etxean ematea oso beharrezko duten pertsonak detektatzea.
  6. Menni Sarearen webgunea, sare sozialak eta Youtubeko kanala erabiltzea zainketa edo maneiuko arazo komunei erantzuteko. Ahal den guztietan, bideo bitartez saiatuko gara erantzuten, jarraibideak ikus-entzunezkoen bidez aberasteko. Horretarako, diziplina terapeutiko bakoitzeko aholkulariak egongo dira: fisioterapia, terapia okupazionala, logopedia eta neuropsikologia, eta mediku errehabilitatzaileak, psikiatrak eta neurologoak.

 width=

Plan hau etengabe berrikusiko da eta erregulartasunez informatuko dugu. Gure zerbitzuen erabiltzaile izan ala ez, libre erabili dezakezu webgunea zure arazoak edo galderak planteatzeko (gure edukiak aurkitzeko, gomendatzen dugu bilaketen gelaxka erabiltzea). Ahalik eta gehien ahaleginduko gara erantzuten.

Ez zaude bakarrik, zu bezalako pertsona asko daude egoera berdinean, eta denon artean aurkituko ditugu erantzunik onenak aurre egin beharreko erronketarako.

Neurri hauei ematen ari zareten erantzunak baieztatzen digu bide honetan jarraitu behar dugula.

Besarkada handi bat eta animo.