Adineko pertsona Osasun mentala

Realaren entrenamendura, erreminiszentzia eta futbol tailerrarekin

Loinazek egin zuen anfitrioiarena. Denek esan zuten oso gustura egon zirela. Beasaingo EPSZko eta Oñatiko adinduentzako San Martin Egoitzako lagunak Zubietara joan ziren Realaren entrenamenduaz gozatzera.
Realaren entrenamendura

‘Futbolean oinarritutako erreminiszentzia tailerrakl’ Aita Mennin osatzen ari den bide luzean jarraitzen du. Eskozian, futbola protagonista dela, estimulazio kognitiborako asmatutako tailerren antzera, Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) eta y la Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) antolatzen dituzte, eta, Gipuzkoan, Realeko Jokalari Ohien Elkartearen eta Klub Txuri-urdinaren Fundazioaren laguntza ordainezinarekin. Tailerraren barruan antolatzen diren ekintzen artean, hikaren 8an, Beasaingo EPSZn eta Oñatiko adinduentzako San Martin Egoitzan parte hartzen ari diren erabiltzaileak Zubietara joan ziren, Realaren entrenamenduaz gozatzera. 

Beasaingo EPSZn, astearteetan, Imanol, Julia, Kontxi, Gemma, Iñaki, Alberto, Jose Mari, Angel eta Jonek tarte luzeak ematen dituzte futbolaren inguruan dituzten oroitzapenez hitz egiten.  Euren borondatez tailerrean parte hartzea erabaki duten pertsonak dira. Goizeko 11etatik 13etara, garai bateko kontuak gogoratzen dituzte, Realaren historiari buruz ikasten dute, jokaldi bereziak aztertzen dituzte… Betiere Mitxel Loinaz jokalari ohi txuri-urdin adituaren eskutik.  Ondoren, bakoitzak daukan koadernoa betetzen dute astero, beraien euren inpresioekin, argazkiekin, etab. Guztira 12 astearte izango dira, pixkana-pixkana, une gogoangarriak konpartituz, haurtzaro, nerabezaro zein eta gaztaroko argazkiak… 

Guztiak oso gustura egoten dira tailerrean, eta, diotenez, “oso ondo gogoratzea”, Zubietako irteerari dagokionez, esan dute oso gustura egon zirela. Loinazek egin zituen anfitrioi lanak. ”Gozamena da Realeko jokalariak entrenatzen ikustea eta, ondoren, entrenamendua amaitu eta gero, harmailetara hurbiltzea eta eurekin harremana izatea”, adierazi dute. Laburbilduta, oso irteera positiboa. Errepikatzeko modukoa. Gainera, egunkarian atera ginen!