Adineko pertsona

Bilbainadak Pergolan eta adinduentzako Txurdinagabarri egoitzan

Bilbainadak Pergolan
Bilbainadak Pergolan

Adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan gehien disfrutatzen ditugun udako irteeretako bat urtero bilbainaden kontzertura egiten duguna da, Pergolan, Aste Nagusia dela eta.

Goizean jada prestatzen gara eta Doña Casilda parkera lagunduko diguten senideei itxaroten diegu. Goiz joan beharra dago, bilbainadek jende asko eramaten dutelako eta Pergolako aulki libreak berehala bukatzen direlako. Jaietako zapi urdinak ere ez ditugu ahazten, errezitalari kolorea emateko.

Errezitalean Los Txikis taldea aritu zen. Bilbainaden errepertorio zabala eskaini ziguten, euskaraz eta gaztelaniaz, eta publikoko ahotsek ere abestu zuten, are dantzatu ere. Kantu artean, boskoteak txisteekin entretenitu gintuen, eta gogotik egin genuen barre.

Kontzertuaren ondoren, eguraldi ona zegoela aprobetxatuz, Pergolan geratu ginen eraman genituen tortilla ogitartekoak jaten, eta parkeaz disfrutatzen egon ginen.

Meriendaren ordurako Egoitzan ginen bueltan, eta, egoiliar askok ezin zutenez Bilbora jaitsi bilbainadak ikustera, plantaz planta joan ginen Los Txikis eta Los 5 Bilbainos boskoteen bideoak jartzen, jende guztiak Botxon hain gustukoa den jenero horretaz disfruta zezan.

 

Bilbainadak Pergolan eta adinduentzako Txurdinagabarri egoitzan Bilbainadak Pergolan eta adinduentzako Txurdinagabarri egoitzan Bilbainadak Pergolan eta adinduentzako Txurdinagabarri egoitzan Bilbainadak Pergolan eta adinduentzako Txurdinagabarri egoitzan Bilbainadak Pergolan eta adinduentzako Txurdinagabarri egoitzan

 

 

Albiste gehiago