Adineko pertsona

Bilboko jaiotzen erakusketan

Personas mayores de Txurdinagabarri en la Exposición de Belenes

Adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzatik egin dugun azken irteerako bat Bilboko Paso Irudien Museora izan da, jaiotza erakusketa bat ikustera.

Txangorako Egoitzako zein Eguneko Zentroko hainbat erabiltzailek eman zuten izena. 10:30 inguruan abiatu ginen Txurdinagatik Parte Zaharreko Iturribide kaleraino, bertan baitago Paso Irudien Museoa, eta 13:30 aldera itzuli ginen.

Jaiotza erakusketa Bizkaiko Belenzaleen Elkarteak antolatu zuen, eta 13 obra erakusten zituen, askotariko dimentsio, gai eta materialekin.

Pasoen Museoan, gainera, Bilboko Anaidiek Aste Santuan erabiltzen dituzten beste irudi batzuk ere ikus daitezke, taila erlijiosoak, abituak eta Aste Santuari lotutako zenbait material.

Bilboko jaiotzen erakusketan

Bilboko jaiotzen erakusketan

Bilboko jaiotzen erakusketan