Osasun mentala

Bisita gidatua Irungo udaletxera Gizarte Ongizateko zinegotziaren eskutik

Udaletxea ezagutu nahi genuen, eta Sergio Corchonek bertako sailak erakusteko eskaini zuen bere burua. Antzaran EPSZko erabiltzaileok bisita gidatu berezi batez disfrutatu genuen, eta udalbatza aretoan eseri, eraikinean ibili eta bere historia ezagutzeko aukera izan genuen.
Bisita gidatua Irungo udaletxera Gizarte Ongizateko zinegotziaren eskutik

Orain dela egun batzuk Irungo Udaletxea ikusteko aukera izan genuen, Irungo Udaleko bertako Gizarte Ongizateko Sergio Corchon ordezkariaren eskutik. Zinegotziak gidari lanak egin zituen egun batez, eta eraikineko sail desberdinak ezagutu ahal izan genituen. Horietako bakoitzean zer lan egiten den azaldu zigun, baita bertako bitxikeriak eta historia ere.

Berarekin bisitaz disfrutatzeko zorte handia izan genuen, bere azalpenekin ikasteko zortea. Une oro oso arin eta adeitsu erantzun zien gure galdera edo zalantza guztiei. 

Gure erabiltzaile asko bizi izan zuten agiri ofizial edo gestio burokratiko oro udaletxean bertan egin behar zeneko garaia, baina, duela urte batzuk, administrazioa jada Herritarren Arretarako Zerbitzuan eramaten da (HAZ), eta, ondorioz, eraikina une hauetan beste zeregin batzuetarako erabiltzen da. 

Antzaran ESPZtik eskerrak eman nahi dizkiogu Sergio Corchoni bere prestasunagatik eta eman zigun arretagatik. Plazera izan zen, eta asko disfrutatu genuen. 

Bisita gidatua Irungo udaletxera Gizarte Ongizateko zinegotziaren eskutik

Bisita gidatua Irungo udaletxera Gizarte Ongizateko zinegotziaren eskutik