El grupo de personas voluntarias de Hermanas Hospitalarias Aita Menni asistente al Congreso.

Boluntariotzaren III. Biltzar Nazionaletik bihotza beteta itzuli gara

Durangoko eta Gesalibarko zentroetako boluntario talde bat Malagara joango da 150 parte hartzaile baino gehiagorekin bat egiteko. «Esperientziak partekatzeko, ikasteko eta elkar ezagutzeko eta Ahizpa Ospitalarioekin egiten dugun lanagatik eta konpromisoagatik aitortzeko asteburua izan da», kontatu dute.

Sor Encarnación Gonzálezek Anesvad Fundazioaren saria jaso du

Anesvadek sor “Inca” Gonzalez saritu du Liberian misiolari emandako 30 urteengatik

Sor Encarnacion Gonzalezek, Monroviako (Liberia) Saint Benedict Menni Osasun Zentroan misiolari 30 urte eman dituen ahizpa ospitalarioak, Anesvad Fundazioaren “Bizitza profesional oso baten saria” jaso du, zeinak Saharaz hegoaldeko Afrikan elkartasuna, lankidetza eta osasunaren eskubidea sustatzeko lanak garatu dituzten pertsonen ibilbidea aitortzen baitu.

Sor Nieves Ajona Sanz y sor Juliana Pérez Martín

Mila esker guztiagatik, sor Nieves eta sor Juliana!

Maitasunez agurtu ditugu bi ahizpak; 2023an 89 urte beteko dituzte, eta erretiroa hartu dute, gaixoei hainbat urte eskaini ondoren. Aita Menniko profesionalek, pazienteek eta laguntzaileek haiek gure ospitalean egoteko zortea izan dugu, bertan egin baitute pazienteak eta familiak zaintzeko eta laguntzeko lana, berotasunez eta maitasunez.

Gure auzolandegiko 2017ko parte hartzaileen taldearen jarduerak  

Aita Menni Ospitaleko gure auzolandegian parte hartuko zenuke?

Uztailaren 5etik 8ra izango da. Elizbarrutiaren Deikundea eta Katekesia, Karitatea eta Zuzentasuna, Misioak eta Caritas ordezkaritzek prestakuntza eta boluntariotza esperientzia horretan parte hartzeko gonbidapena egin dute.

Imagen del documental sobre Juan Carlos Irizar

Omenaldia gure Juan Carlos Irizar maiteari Aquariumean

Musikariaren gertuko pertsonen testigantzez osatutako 50 minutuko dokumentalak gogoratu zuen haren legatua, hil zenetik lehenengo urteurrenean. Oñatiar interprete eta konpositorea gure pazienteen abesbatzaren zuzendaria izan zen, eta Ahizpa Ospitalarioen Liberiako We Are Like You proiektuaren laguntzaile handia.

Begiak irekiz Ahizpa Ospitalarien globaltasunera

Begiak irekiz Ahizpa Ospitalarien globaltasunera

Erakundea 25 herrialdetan dago presente, 17.300 leku sanitario eta sozial betetzen ditu, eta urtean 2 milioi lagun inguru artatzen ditu. Gaur egun erakundea gehien arduratzen duten alderdietako bat kulturartekotasuna da, hau da, migratzaileen arazo sozialak, osasun arazoak eta osasun mentalekoak eta emandako asistentzia.