Besoaren eta eskuaren errehabilitazioa hemiplegiaren ondoren: pintzak eta heltzeko gauzak

Besoaren eta eskuaren errehabilitazioa hemiplegiaren ondoren: pintzak eta heltzeko gauzak

Bideotutorial hau goiko adarrak edo besoak moderatuki kaltetuta izanik ere, sorbalda, ukondo, eskumutur eta eskuarekin jardun dezaketen pertsonei zuzenduta dago. Helburua da, ahal den heinean, errehabilitazio tratamenduari jarraipena ematea, alde batetik, lortutako helburuak indartzeko, eta, bestetik, eboluzioaren kurba mantentzeko. Garrantzitsua: ariketa guztiak molestiarik edo minik gabe egingo ditugu.

Berdintasunaren inguruko ekintza ugari Azoka Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroan

Berdintasunaren inguruko ekintza ugari Azoka Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroan

Martxoaren 8az geroztik, ekitaldi gehienak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz egin beharreko aurrerapenari lotuta egon dira Azken asteotan, Arrasateko Azoka Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroan hainbat jarduera landu ditugu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari lotuta,  martxoaren 8a Emakumeen Eguna dela eta. Egun horretan bertan, hitzaldia antolatu genuen emakumeak kirolean izan duen bilakaerari