Un hombre con unas gafas de realidad virtual

Oreka eta kontrol motorraren tratamenduari buruzko mintegia Aita Menniko fisioterapeutentzat

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen fisioterapia arloko talde osoak aukera izan du neurorrehabilitazioaren alorreko azken ikerketak ezagutzeko eta, besteak beste, errealitate birtual murgiltzailea aintzat hartzen duten praktika klinikoetan trebatzeko. Fisioterapia neurologikoaren esparruan, ebidentzia zientifikoak babestutako teknika eta ikuspegi berriak ikasteko premia oso garrantzitsua da, gaixotasun neurologikoaren eragina gero eta handiagoa delako.

Realaren eta Athleticen futbolaren inguruko oroitzapenek adinekoak eta kalte zerebrala dutenak suspertzen dituzte berriro

Realaren eta Athleticen futbolaren inguruko oroitzapenek adinekoak eta kalte zerebrala dutenak suspertzen dituzte berriro

Futbolean oinarritutako erreminiszentzia tailerren helburua da adinekoen, narriadura kognitiboarekin edo gabe, garuneko kaltea duten edo osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen haurtzaroari, gaztaroari eta helduaroari lotutako oroitzapenak suspertzea eta berreskuratzea, futbolaren bidez, Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) antolatuta, LaLiga Fundazioaren babesarekin.

Besoaren eta eskuaren errehabilitazioa hemiplegiaren ondoren: pintzak eta heltzeko gauzak

Besoaren eta eskuaren errehabilitazioa hemiplegiaren ondoren: pintzak eta heltzeko gauzak

Bideotutorial hau goiko adarrak edo besoak moderatuki kaltetuta izanik ere, sorbalda, ukondo, eskumutur eta eskuarekin jardun dezaketen pertsonei zuzenduta dago. Helburua da, ahal den heinean, errehabilitazio tratamenduari jarraipena ematea, alde batetik, lortutako helburuak indartzeko, eta, bestetik, eboluzioaren kurba mantentzeko. Garrantzitsua: ariketa guztiak molestiarik edo minik gabe egingo ditugu.

Ilusioa Zuatzu Zentroan lehen argazki erakusketarekin

Ilusioa Zuatzu Zentroan lehen argazki erakusketarekin

Ura izan da erabiltzaileek aukeratu duten gaia beren argazkiak lehendabiziko aldiz jendaurrean erakusteko. Erakusketa Zuatzuko Parkeko Iñausti Tabernan ikusi ahal izan da, eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiote.