Kalte zerebrala

Eragindako pertsonen aldeko borondateak bilduko ditu 2014. urteko Garuneko Kaltearen Egunak Euskadin

Eragindako pertsonen aldeko borondateak bilduko ditu 2014. urteko Garuneko Kaltearen Egunak Euskadin

BIZKAIKO ZUBIA HARTUKO DUGU GIZARTEA KONTZIENTZIATZEKO ETA MOBILIZATZEKO 

Urtero bezala, Garuneko kaltearen eguna den urriaren 26aren inguruan, zenbait ekitaldiren antolaketan parte hartzen du Aita Menni Ospitaleak, bereganatutako garuneko kaltea duten pertsonen tratamenduari eta beharrei arreta handiagoa jartzea eskatzeko.

Urriaren 24ean, ostirala, Aita Menniko garuneko kalteko zentroek garuneko kaltea duten pertsonen aldeko sentsibilizazio jardunaldi batean parte hartu zuten Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko (GUFE) eta ATECE erakundeko erabiltzaile eta haien senideekin batera.Oraingoan Bizkaiko Zubia (transbordadore-zubia) aukeratu zuten topalekutzat, Portugalete eta Getxoren artean goiz ludikoa hasteko leku enblematikoa baita.

Jende guztia zegoen gonbidatuta garuneko kaltearen inguruko festara.Jenderik gehien etortzea nahi genuen, eta lortu genuen.Portugaletera joan ginen gure gurpil-aulki, triziklo, bizikleta eta handbike-ekin.Pilar Ardanza, Gizarte Ekintzako diputatua, gurekin joan zen paseatzen Areetako hondartzara, eta ATECE erakundeko ordezkari batek irakurri zuen FEDACEren manifestuaren ondoren hitz egin zuen.

Espainian garuneko kalte batengatik ezgaitasunen bat duten 420.000 pertsona inguru daude.Elkarteak haien txertatzea eskatzen du, eta agintari publikoengana bereziki jotzen du, laguntzak ematen jarrai dezaten, eta bereganatutako garuneko kaltea duten pertsonei tratamendu errehabilitatzaile espezializatua eman diezaieten.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Euskadi Irratiko unitate mugikorra Bizkaiko Zubira hurbildu zen eta garuneko kaltea duten pertsonen kezken berri ematen lagundu zigun

Bizkaian 2014. urtean egin den Garuneko Kaltearen Egunaren antolaketan Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kaltearen Zerbitzua, GUFE eta ATECE erakundeez gain, Bizkaiko Kirol Egokituko Federazioak, Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak (FEKOOR),  Getxo Bizi eta Bidaideak elkarteek ere lagundu dute. Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiegu Bizkaiko Zubiari eta Getxoko Udalari, emandako laguntzagatik eta agertutako jarrerarengatik.

Garuneko kaltea Euskadin

Garuneko kaltearen arrazoi nagusiak iktusak eta traumatismo kraneoentzefalikoak dira. Azken horien arrazoi nagusia trafiko-istripuak dira, hala ere, lanekoak eta kirol arlokoak ere badaude. Euskal Herrian, gaur egun, bereganatutako garuneko kaltea duten 20.000 pertsona baino gehiago daude. Askotariko ondorioak ditu garuneko kalte batek eta larritasunaren eta eragindako eremuaren arabera, arazoak gerta daitezke mugitzeko eta komunikatzeko, urritasun kognitiboak, eta emozioen eta jokabidearen nahasmenduak. Ondorio horiek guztiak konbinatzen badira, kasuen % 60an ezin dute eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerarik egin. Bestalde, kasuen % 45ean, desgaitasun larri edo osoa dute.