Osasun mentala

David de Jorgek argaltzea nola lortu duen kontatuko digu

Sukaldari mediatikoak hitzaldia emango du Irungo EPSZn. Bere biografia azaltzeaz gain, argaltzeko egiten ari den prozesua nabarmenduko du, kemenarekin eta laguntza egokiarekin pisua galdu daitekeela frogatzeko.
David de Jorgek argaltzea nola lortu duen kontatuko digu

David de Jorge sukaldari mediatikoak munduko jatetxe ospetsuenetako hainbatetan jaso du prestakuntza, eta atorren asteartean, hilak 21, Irungo Errehabilitazio Psikosozialeko Zentrora etorriko da. Bisita goizeko hamar eta erdietan hasiko da, eta bertan hitzaldi bat emango du, ordubetekoa gutxi gorabehera, bere biografia azaltzeko. Argaltzeko egiten ari den prozesua ere nabarmenduko du, gure erabiltzaileentzat adibide izateko helburuarekin. 

Obesitatea eta bizimodu sedentarioa osasunerako mehatxua direlako kontzientziatuta, besteak beste, David de Jorge ‘El peso y el espejo‘ dokumentaleko protagonista da. Sukaldaritzari buruzko beste liburu askoren artean, “batek nahi badu eta laguntza egokia badu” pisua galdu daitekeela frogatzeko grinan, ‘Más de 100 recetas adelgazantes pero sabrosas’ izeneko obra idatzi du. Aurki hemen kontatuko ditugu bisitaren gorabeherak, segur haren sinpatiarekin gozatuko dugu eta.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.