Adineko pertsona Kalte zerebrala

Disfagiaren inguruan eguneratuz Irensketako Alterazioen Europako Elkartearen urteko bileran

Disfagiaren inguruan eguneratuz Irensketako Alterazioen Europako Elkartearen urteko bileran

MUNDUKO OSOKO 700 LAGUNEK ESPERIENTZIAK PARTEKATU ZITUZTEN IRENSTEKO ARAZOEN INGURUAN, EUROPEAN SOCIETY OF SWALLOWING DISORDERS (ESSD) ERAKUNDEAREN KONBENTZIOAN, BARTZELONAN.AHIZPA OSPITALARIEN MENNI SAREKO 3 LOGOPEDA BERTAN IZAN ZIREN.

Angela Fernandez de Corres eta Marina Pascual Aita Menni Ospitaleko Bilboko Neurorrehabilitazio Zentroko logopedek ESDDren 7. biltzarrean izandako esperientzia partekatu dute. Bertan, Valladolideko Benito Menni Ospitaleko M. Eugenia Diaz Emparanza lankidearekinelkartu ziren. Kontatu digute hilaren 18ko eta 19ko workshopa Mataroko Ospitalean egin zela: ospitalea nazioarteko erreferentea da disfagiaren kudeaketan.Ekitaldiaren helburua zen “Disfagiaren kudeaketa ospitale orokor batean, eta, beraz, disfagiaren ebaluazioaren zein tratamenduaren inguruko alderdiak landu ziren, pazientea sartzen denetik alta jasotzen duen arte.Ikastaroaren alderdi praktikoa benetako pazienteen behaketarekin egin zen, disfagiaren ebaluazioaren etapa desberdinak igaroz, MECV-Crekin egiten den hasierako baheketatik FEES, VFS eta manometriaz egindako miaketa instrumentaleraino.

Hilaren 19ko saioko praktika elikagaien testuren egokitzapenera zuzendu zen, eta elikadura egokia bermatzeko behar diren tresnak ere aztertu ziren.  Halaber, errehabilitazio instrumentala landu zen, munduan dagoen teknologiarik berritzaileenarekin.

logopedas

– larruazalaren elektroestimulazioa, VitalStim etxearen eskutik
– faringe barneko elektroestimulazioa, S. Hamdy eta L. Mundet-ekin
– estimulazio magnetiko kraneala (rTMS), E. Michou eta E. Verin-ekin
– estimulazio transkraneala korronte zuzenarekin (tDCS), S. Suntrup eta W. Nascimento-rekin

Estimulazio elektrikoko teknika horiek aurrera egiten ari dira ikerketaren arloan, baina zalantzak eragiten dituzten aplikazio klinikoari dagokionez.

Gaixotasun neurologiko progresiboetan agertzen den disfagiak hartu zuen 20ko egun osoa, Kataluniako Palau Biltzar Jauregian egindako kongresuaurrekoan; bertan, Parkinson gaixotasunean sakondu zen, zeinean arazoak gertatzen diren hondarrekin, konprimituak irensteko arazoak, irensketa konpultsiboko arazoak eta motilitate esofagikoko arazoak, besteak beste.

Aspaldiko erreibindikazioa da esklerosi anizkoitz, alboko esklerosi amiotrofiko, miastenia gravis eta distrofia miotonikoa bezalako gaixotasunetan disfagiaren diagnostiko eta tratamendurako protokolo bereziak izatea, gaitz horien aldakortasun eta heterogeneotasun handiaren ondorioz, oraindik ia inon ez baitago balorazio protokolarizatuak egiteko tresnarik.

World Disfagia Summit

ESSDren 7. Biltzarra, irailaren 21-22an, “Irensketa eta zahartzaroa” izenburupeanoso interesgarria izan zen gure logopedentzat. Dementzia, sarkopenia eta arazo psikiatrikoak dituzten pazienteengan diagnostiko goiztiarra lortzeko erronka berriei aurre egin behar zaie berandu baino lehen, kalitate handiko baheketak egiteko, aspirazioaren ondoriozko heriotzak eta malnutrizio arazoak murrizteko.

Munduko osoko eta hainbat diziplinatako profesionalak elkartu ziren –otorrinoak, foniatrak, neurologoak, gastroenterologoak, erizainak edo logopedak–, disfagiari lotutako gai globalei buruz eztabaidatzeko eta adostasunak bilatzeko, mundu mailako biltzarrean  (World Disfagia Summit).Diagnostiko tresnak eta prozedura protokolarizatuak erabiltzeko behar handia dago, pazienteak zaintzeko estandar minimoak behar dira.Eztabaidatu ziren beste gai batzuk izan ziren disfagia kasuetako osasunaren ekonomia eta epidemiologia.

ESSD1

Biltzarra hilaren 23an amaitu zen, larunbata, eta oso gai interesgarriak landu ziren, hala nola likidoen eta solidoen aldaketen sailkapenean oinarritutako ebidentzia, Perez Claveren eskutik.Oso eskertzekoa disfagia pediatrikora zuzendutako atala, eta era berean garrantzitsua disfagia eta industria lotu dituena.Laburbilduta, oso topaketa aberasgarria.