Osasun mentala

Donostian, Arrasaten… Urriaren 10a ospatzen dugu, Osasun Mentalaren Mundu Eguna

Kalkulatzen da lan arloan bost lagunetik batek buruko arazoa izan dezakeela. “Mozorrotik gabe lan egin. Oztoporik gabe enplegatu”. Hori da 2017rako Osasun Mentaleko Munduko Federazioak aukeratu duen lema.
Donostian

Urtero bezala, urriaren 10a ospatzen dugu, Osasun Mentalaren Mundu Eguna. Eta Aita Menni Ospitalean gaixotasun mentala duten lagun guztiek bat egiten dute ospakizunarekin.

Egun, urriaren 10ean hamar herrialde baino gehiagotan ospatzen da. Osasun mentalari egun bat eskaintzea Osasun Mentalaren Munduko Federazioaren ekimena da (WFMH, ingeleseko sigletan). Mundu osoan osasun mentalaren araziei buruz kontzientziatzeko helburuarekin, eta gaixotasun mentala duten pertsonei laguntzeko ahaleginak mobilizatzeko, aurtengo lemak osasun mentala eta lana lotzen ditu: “Mozorrorik gabe lan egin, oztoporik gabe enplegatu”.

Ospitalean

Larunbatean, hilak 7, aurten aukeratutako lemaren inguruko solasaldi batek eman zien hasiera Aita Menni Ospitaleko ospakizun ekitaldiei. Parte hartzaileek modu indibidualean zein taldeka aurkeztu zituzten euren bizipenak eta izandako esperientziak. Jardunaldiaren amaieran, mural bat egin zuten landutako alderdiekin. 

Donostian

Urriaren 10ean Donostiako kaleetara joango gara, Osasun Mentalaren Eguna ospatzera, Why Not eta beste erakunde batzuekin batera. Horrelako arazoak ikusgarriago egiteko, Gipuzkoako hainbat zentrotako 150 lagun inguru, Kontxako pasealekuan ibiliko gara, elastiko berdeak jantzita, Bulebarreko kioskoraino. Bidean, martxa osatzen duten erakundeei buruzko informazioa emateko aprobetxatuko dugu, jendearekin hitz egin eta oraindik ere gaixotasun mentalen gainean dagoen estigmaren oztopoa hausteko.

Donostian, Arrasaten... Urriaren 10a ospatzen dugu, Osasun Mentalaren Mundu Eguna

Parte hartu nahi duten pertsona guztiak etortzea nahi genuke, elkarrekin ahalik eta zaratarik handiena egiteko. Hitzordua 10:30ean da, Vinuesa Aitaren plazan, Kontxan (Perla eta Bataplan aurrean). Denak, kamiseta berdinarekin, porturantz abiatuko gara, famili argazki handia egitera. 12:00etan ospakizuna jarraituko dugu Bulebarrean, Agifesekin batera (Gaixotasun Mentala duten pertsonen eta familien Gipuzkoako Elkartea), Mikel Erentxun abeslaria gonbidatu dutelarik ekitaldia babestera. Antzerki tailerrak ere egingo dira, parte hartu nahi dutenentzat.

Eta horrelako egun seinalatuak merezi duenez, denok elkarrekin jarraituko dugu eguna, bazkari handi batera bilduta, Oquendo jatetxean, 13:15ean; ondoren, antzerki eta musikoterapia taldeen emanaldia izango dugu.

Datuak

Donostian, Arrasaten... Urriaren 10a ospatzen dugu, Osasun Mentalaren Mundu EgunaKalkulatzen da lan arloan bost lagunetik batek izan dezakeela arazo mentala. Osasun mentaleko arazoek eragin zuzena dute lantokietan, absentismoa handitzen delako, produktibitatea murrizten delako eta kostu sanitarioak handitzen direlako. Aitzitik, osasun mentalaren gaineko estigmak eta kontzientzia faltak oztopo izaten jarraitzen dute lanaren arloan osasun mentala lantzeko.

Lema moduan “Mozorrorik gabe lan egin. Oztoporik gabe enplegatu” aukeratuta, ezaugarri bisual bat sortu da, aurrez aurre jartzen dituena enplegatzailea, enplegagarritasunari oztopoak kentzeko, eta osasun mentaleko arazoak dituen pertsona, lan arloan sartu dadin, bere benetako izaera ezkutatzen duen mozorroaren zama kentzeko.

Erakunde enplegatzaileak eta lantaldeko pertsonak aldaketaren eragileak izan daitezke, estigmari aurre eginez eta osasun mentalari buruz irekitako eztabaida sustatuz. Halaber, depresioa bezalako arazoen ezaugarriak identifikatzen ikasi dezakete, eta horiek sufritzen dituztenak laguntza eskatzera bultzatu.