Adineko pertsona

Doris Palao Dantza Konpainiak animatu du Txurdinagabarri Egoitza

Baile en la Residencia de la tercera edad Txurdinagabarri de Bilbao

Bilboko Adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan berriki jaso genuen Doris Palaoren Dantza Eskolako bisita, eta dantza erakustaldi bat eskaini ziguten.

Egoitzako areto nagusian, Dorisen taldeak estilo anitzetako dantzak gauzatu zituen. Hasi “klasikotzat” jotzen direnetatik -baltsa edo charlestona-, eta garaikideagoak direnetara -80ko hamarkadakoa kasu-, erritmo latinoekin lotutako beste batzuetatik pasatuz.

Ikuskizunaren momentu batean monitoreak eta eboluzioak ikusten ari ziren zenbait pertsona atera zituen dantzara taldeak. Horiek ez zuten zalantza izpirik izan taldearekin bat egiteko eta musikaren erritmoan mugitzen hasteko.

Haiekin dantza eginez edo soilik haien dantzekin disfrutatuz, egia dena da primeran pasa genuela.

Doris Palaok eta bere Dantza Eskolak harreman estua daukate Adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzarekin, eta gure esker on handia adierazi nahi dugu. Gutxienez urtean behin egiten digute bisita haien koreografia eta musika ikuskizunekin gu poztasunez betetzeko, eta Bilbon antolatu ohi duten Kirol Dantzako Txapelketa Nazionaleko probetara ere gonbidatzen gaituzte.

 

Doris Palao Dantza Konpainiak animatu du Txurdinagabarri Egoitza Doris Palao Dantza Konpainiak animatu du Txurdinagabarri Egoitza Doris Palao Dantza Konpainiak animatu du Txurdinagabarri Egoitza

Albiste gehiago

Varias residentes de Txurdinagabarri y trabajadoras posan delante de un mural con la palabra Orgullosas

Emakume izateaz harro

Las cinco monitoras de Txurdinagabarri posan con la Sardina de Carnaval

Sardina datorren urtera arte agurtu dugu

Dos mujeres, con máscaras de carnaval hechas con cartulina

Inauterietako maskaren familia tailerra

Hiru pertsona, horietako bat gurpil-aulkian, disko-denda baten aurrean

80ko hamarkadako punkean murgiltzen

Adineko pertsonen talde bat, aulki batean eta gurpil-aulkietan eserita

Eguzkitan, Etxebarria parkean

Goizean erosketak egiten Ikean

Goizean erosketak egiten Ikean

Esker onaren edertasuna

Esker onaren edertasuna