Egonaldi ertaina

Igorketa modua

Gaixo gehienak bi ingurune ezberdinetatik datozte: ospitalea, bereziki Donostia Ospitaleako Psikiatria Zerbitzutik, fase akutuena bertan igaro ondoren, eta anbulatorioa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Zentroak, birgizarteratzeari begira beharrezkoa den hobekuntza klinikoa lortzeko helburuarekin.

Eskariak Osakidetzatik bideratu behar dira Donostia Ospitaleko Onartze Zerbitzuaren bitartez, han ezarritako prozedimentua jarraituz.

Lan terapeutikoa Osasun Mentaleko Zentroekin koordinaturik planteatzen da, gaixoaren gizartea eta familiaren errealitatearekin bat datozen proiektuak ezarri ahal izateko.

Osakidetzaren bitartez datozen gaixoez gain, bide pribatua jarraitzen duten ospitaleratzeak ere onartzen dira, beti ere psikiatra batek bidezkoa ikusten badu era honetako ospitaleratzea.