Ebaluazio ekintzak eta ekintza terapeutikoak banakakoak eta taldekakoak dira.
Banakako laguntzaren arloan, ebaluazio ekintzak lantzen dira, bai psikopatologia aldetik eta baita bereziki psikologia aldetik ere: balorazio kognitiboa, neuropsikologikoa, pertsonalitatearena, etab.
Arazo somatikoak izanez gero, mediku kontsultore batek, barne medikuntzan espezialista, beharrezko tratamenduak baloratu eta gainbegiratzen ditu.
Eskuhartze terapeutikoak koadro klinikoaren arabera ezartzen dira: eskuhartze psikofarmakologikoa, laguntza terapia, norabidatze kognitibo-konduktuala, dinamikoa.
Mota guztietako sintomatologia alderdi ezberdinetatik lantzeko asmoz eta tratamendu integrala eskaini ahal izateko, ondoren deskribatzen diren programak diseinatu dira.
Autozainketa programa
Erizaintza langileek ezartzen dute eta helburua ohitura egokiak bultzatzea da zainketa pertsonalaren aldean (higienea, arropa eta bestelako gai pertsonalen erabilpena), gaixo bakoitzari bere beharren arabera egokitzen zaiona.
Osasun hezkuntza programa
Erizaintza langileek gidatua baita ere, ohitura osasuntsuak bultzatzen ditu. Gai ezberdinak lantzen ditu talde giroan: dietetika, sexu heziketa, osasun zainketak, toxikoen abstinentzia eta baliabideen erabilpen arrazionala.
Taldekako psikoterapia
Psikologia langileek zuzenduriko talde terapeutiko ezberdinak osatzen dute:
Helburu amankomun bezala dute, gaixoek baliabide pertsonalak izan ditzatela pertsona arteko komunikazioa, aurre egitea eta kanpoko eskakizunei egokitzea bezalako arloetan.
Aisiaren errehabilitazioa
Errehabilitazio Zerbitzuko psikologoek programatutako ekintza ezberdinek osatzen dute. Unitateko monitoreak aisialdiaren okupazioa modu erabilgarrian eta atseginean eman dadila bultzatzen du. Arlo ezberdinak jorratzen dira: jokuak, komunitatera irteerak (erosketak, igerilekua). Aldi berean, kulturarekiko eta okupazioarekiko interesa sustatzea bilatzen du.
Lan errehabilitazioa
Ospitaleko lantegi okupazionaleko monitoreen laguntzarekin, birlaneratze helburu duen entrenamendua burutzen da.