Egonaldi ertaina

Unitatearen ezaugarriak

Bi solairuko unitatea da. Goikoan gelak daude, guztira 32 ohekin, gehienak binakako gelatan. Badira banakako gelak, ezaugarri bereziak dituztenak epe mugatu batez isolamendua eta kontrol trinkoa behar duten kasuentzat.

Beheko solairuan jangela, areto komunak, erizaintza botikina, bulego medikoak, psikologikoak eta gizarte lanekoak, bisita aretoak eta kanpoko patiorako zuzeneko irteera daude.

Erizaintza kontrolaJangela Jangela

Era berean, terapia okupazionala eta taldekako psikoterapiarako aretoak daude.

Unitatea ospitaleko beste atalekin kontaktuan dago, zerbitzu publikoak erabili ahal izateko (jangela, kafetegia, ileapaindegia, etab.) eta gaixoen tratamendua eta errehabilitaziorakoetara joan ahal izateko (ludoteka, zinema, tailerrak, etab.).