Egun ikusgarria Urdaibain

Hogei pazientek aisialdiko egun batez gozatzeko aukera izan zuten eremu natural eder honetan. Mota honetako irteerek norberaren gogobetetasuna eta bizi-kalitatea hobetzea dute helburutzat, baita laguntzak handitzea ere, pertsonen arteko harremanen bidez eta gure erkidegoko jardueretan parte hartuz.
Egun ikusgarria Urdaibain

Hirugarren urtea da Aita Menni Ospitaleko paziente-talde batek Urdaibaiko Biosfera Erreserbaz gozatzeko aukera izaten duela. Horrela, piraguetan eta padel surfa egiten ibili ziren eremu natural ederrean, uretako ekintzez eta naturako kirolez gozatzeko Bizkaiko leku ezin hobea dena, Laidako hondartzan.

Zehazki 20 paziente joan ziren, uztailaren 23an, aisialdi egun bat emateko.  Aita Menni Ospitalean mota horretako dinamikak sustatzen ditugu, gaixotasun mentala eta adimen desgaitasuna duten pertsonak ingurune normalizatura hurbiltzeko, eta integratzen laguntzeko. Honelako jardueren bidez, haien gogobetetasuna eta bizi-kalitatea hobetzea da Errehabilitazio Zerbitzuaren helburua, baita laguntza naturalak handitzea ere. Horrela, pertsonen arteko harremanak eta gure erkidegoko jardueretan parte hartzea ere sustatzen da.

Errehabilitazio Zerbitzutik Carlos Cañeteri, Aita Menni Kirol Elkarteari (ADAM) eta irteera ikusgarri hau gauzatu duten begiraleei beren arreta eta ardura eskertu nahi diegu.

Egun ikusgarria Urdaibain