Funtzionamenduaren araudiaren inguruko hainbat datu azaltzen dira ondoren.
Informazioa
Ospitalearen inguruko edozein informazio eskatzeko, nola iritsi, ospitaleratzea... deitu 943 794 411 telefonora zure beharra azalduz. Harreragileak egokia den pertsonarekin harremanetan jarriko zaitu.
Bisita eta telofono deietarako ordutegia
Bisita eta telefono deietarako ordutegia unitate bakoitzak ezarriko du.
Drogak, alkohola, tabakoa eta gai arriskutsuak
Droga mota guztien kontsumoa debekatuta dago ospitalean, baita alkoholarena ere. Ospitalearen araudiak tabakoaren kontsumoa debekatzen du ospitale barruan, beraz kanpokaldean soilik erre daiteke. Senitartekoek medikamenduak edo bestelako edozein sustantzia ekarri nahi izanez gero, inoiz ez zaizkio gaixoari eman behar, ospitaleko langileei baizik, tratamenduaren arduraduna den medikuak bere administrazioa komenigarria den aztertu dezan.
Dirua eta objektu pertsonalak
Unitateko arduradunari ematea aholkatzen dugu, berak gorde ditzan. Zentroak ez du balizko galera edo lapurreten gaineko erantzukizunik onartuko, baldin eta langileei emandako ondasunak ez badira.
Informazio-bideak
Talde terapeutikoko profesionalekin hitz egin nahi baduzu, dagokizun gizarte laguntzailearekin harremanetan jarri beharko duzu, bera bait da familia eta taldearen arteko lotura egiten duena. Gomendagarria da familiaren aldetik kide bat izendatzea erreferentzia bezala.
Gainera, Gesalibarko zentroan honako zerbitzuak erabili daitezke
Posta
Ospitale barruko posta zerbitzu baten bitartez, isilpekotasuna urratu gabe, gaixoek gutunak jaso eta igorri ditzakete.
Telefono publikoa
Ospitaleko hainbat gunetan, telefono publikoak daude gaixoen eskura.
WiFi
Gaixoek zein bisitariek banda zabaleko sarerako kablerik gabeko doako lotura erabiltzeko aukera dute ospitalean.
Kutxazain automatikoa
Ospitaleko harreran kutxazain bat dago erabilgarri.
Ospitale-aldaketak
Gure zentroan artatu ezin diren osasun-arazo somatikoak konpontzeko, beste ospitaleetarako leku aldaketak egingo dira. Era berean, zentroz aldatuko dira mota desberdinetako kontsulta medikoak edo proba osagarriak egin behar izanez gero. Kasu hauetan, senitartekoei aurrez emango zaie abisua baldin eta larrialdiren bat ez bada. Horrelakoetan lehen bait lehen ohartuko ditugu.
Leku-aldaketarako modua kasuan kasu aztertzen da. Familiak berak lagunduko du gaixoa eta hori ezinezkoa balitz, unitateak laguntzarako prest dauden pertsonekin harremanetan jartzeko modua erraztuko du, horren kostua familiak edo gaixoak ordaindu beharko dutelarik.
Ikuztegia
Ospitalean ikuztegi zerbitzua dago. Unitatean emango dizkizute berau erabiltzeko argibideak.
Kafetegia
Ospitaleko unitate bakoitzean dauden bisita-gelaz gain, bada bazkariak ere ematen dituen kafetegi bat.
Ileapaindegia eta podologia
Gaixoen eskura soilik. Ospitaleak zentroan bertan ileapaindegi eta podologia zerbitzuak erabiltzeko aukera eskaitzen du, kostua ordainduz.
Laguntza erlijiosoa
Kontzientzia askatasuna guztiz errespetatuz, ospitaleak erlijio zerbitzua eta laguntza izpirituala eskaintzen dizkie erabiltzaileei.