‘Ereiaro’ proiektu terapeutikoa, uhinetan

Macarena Aspiunza eta Ana Dominguez psikologoek Radio Euskadin eta Ser Katean parte hartu dute Aita Mennik gaixotasun mental larria duten pertsonei arreta emateko duen eredua azaltzeko. Bi elkarrizketatan, inauguratu berri dugun baratzezaintza ekologikoko tailer okupazionalaren eragin terapeutiko eta integratzaile bikoitzaz hitz egin zuten.
'Ereiaro' proiektu terapeutikoa

Proiektuaren koordinatzaile Macarena Aspiunzak Radio Euskadiko unitate mugikorrari erantzun zion, zeina Arrasateraino etorri zen gure berotegi inauguratu berria ezagutzera. Landare aromatikoen artean: salbia, erromeroa, berbena limoiusaina… Ander Iribar kazetariak ekin zion saioari. Hori da “Ereiaro”-n arnasten den giroa, Boulevard programako mikrofonoek jaso zutena, gure psikologoak Ekoudalatx enpresarekin lankidetzan egiten ari garen gaikuntza eta integrazio sozialeko lan terapeutikoaz azalpenak ematen zituen bitartean. Une hauetan, 73 paziente ari dira mintegi ekologikoaren onurak jasotzen, eta tailer okupazional honen oinarrian 2014an Aita Menni Ospitalean instalatu zen berotegi baten esperientzia dago. Baina onena entzutea da; elkarrizketa osoa 45 minututik aurrera dago.  

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Hoy por Hoy Bilbao etxeko “La Salud” saioak ere interesa erakutsi zuen Aita Mennin egiten dugun lan asistentzialari eta komunitatean integratzeko lanari buruz. Oinarritzat hartuta “jakina, gaixotasun mentala existitzen dela, eta arazoen dibertsitatea handia dela”, Ana Isabel Dominguez psikologo klinikoak Azul Tejerina kazetariaren galderei erantzun zien Ser Katean, astelehn goizean. Irratiak, batzuetan, inposatzen duen presarekin, Ana Dominguezek gurekin diharduten pazienteen profila azaldu zuen: psikosi larriak dituzten pertsonak, desgaitasun intelektuala eta patologia duala dutenak, kalte zerebralaren ondorioz portaera arazoak dituztenak, dementzia larriak, etab. Programaren gidariarekin izandako elkarrizketaren muina izan zen mintegi edo berotegiarekin sortutako espazio berria: asmoa da “giro berezian” disfrutatzeko elementu bat izatea, eta “lanean hasi aurreko jarduera okupazional bat garatu ahal izateko” beste leku bat gehiago.  

'Ereiaro' proiektu terapeutikoa, uhinetan

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Bi irratiek, aurreko egunetan beste komunikabide batzuek egin bezala, Ereiaroren eginkizuna nabarmendu zuten: oso ongi funtzionatzen ari den tailerra da, non gaixotasun mentala duten pertsonek aurrera egiten duten eta, aldi berean, komunitatean integratzen lagundu diezaieketen trebetasun sozialak eta profesionalak garatzen dituzten.