«Errukiz Zaindu» arreta espiritual eta erlijiosoaren XVII. Jardunaldia

Datorren ekainaren 9an, «Pertsonarengan oinarritutako espiritualtasunaren lanketa» izenburuarekin, «Errukiz Zaindu» arreta espiritual eta erlijiosoaren XVII. Jardunaldia egingo da, Deustuko Unibertsitatearen paraninfoan, Bilbon. Ondoren, programa eta izena emateko esteka aurkezten dira, aurrez aurre edo online parte hartzeko.
Jardunaldiko kartel baten irudia

«Pertsonarengan oinarritutako espiritualtasunaren lanketa» izeneko Arreta Espiritual eta Erlijiosoaren XVII. Jardunaldia ekainaren 9ko goizean egingo da, ostirala, Deustuko Unibertsitateko Paraninfo Aretoan (Unibertsitateen Hiribidea 24, Bilbo).

Parte hartzaileak hartu ondoren, jardunaldiaren irekieran Juan José Etxeberria, Deustuko Unibertsitateko errektorea. Ondoren, honako hauek hartuko dute hitza: Ahizpa Ospitalarioen 2. kontseilari probintzial, M. Rosario Iranzo, eta Bilboko gotzain, Joseba Segura.

«Errukitzea eta zaintzea, zentzua duen bizitzarako proposamen gisa» da lehen hitzaldiko gaia, eta Giza Eskubideetan doktore, Etikako irakasle Deustuko Unibertsitatean, psikologo eta teologo Maria Jesus Goikoetxeak emango du. Atsedenaldi baten ondoren, Aita Menniko Pastoral eta Elkartasun Arloko koordinatzaile Egoitz Zabalak moderatuta, «Errukiz Zaindu» izeneko mahai inguruari ekingo dio. Mahai horretako partaideak izango dira Julio Gomez doktorea, Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitaleko zainketa aringarrien zerbitzuko koordinatzailea; Begoña Rueda, Psikologiako doktore eta Osakidetzako psikologo klinikoa; Marisa Arias, Barakaldo Pastoral Barrutiko osasun pastoraleko arduradun eta San Eloy Ospitaleko arreta erlijioso eta espiritualeko taldeko kidea, eta Jorge Juan Galan, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Ciempozuelosko Asistentzia Multzoko Pastoraleko agentea. Errukia pertsonarengan oinarritutako zaintza gisa, zaindu ahal izateko autozaintza, behar espiritualak artatzea eta zaintza espiritualetan esperientzia eta legatua izango dira eztabaidaren ardatzean egongo diren gaietako batzuk.

Bukatzeko, Maria Jesus Goikoetxea igoko da berriro oholtzara, eta «Errukia, zaintza eta pertsonarengan oinarritutako arreta» izango du mintzagai.

Topaketan parte hartu nahi duten pertsonek aurrez aurre zein online egin ahal izango dute. Horretarako, PDF interaktibo honetan programarekin batera dagoen estekan eman behar da izena.

«Errukiz Zaindu» arreta espiritual eta erlijiosoaren XVII. Jardunaldia