Espainiako Ahizpa Ospitalarien II. Argazki Lehiaketa

Bigarren urtez jarraian, San Benito Menniren egunaren ospakizuna dela eta, ESPAINIAKO AHIZPA OSPITALARIEN II. Argazki Lehiaketa abiarazi dugu. Egitasmoa Santanderreko Aita Menni Ospitaleak bultzatzen du, Espainiako Probintziako Ahizpa Ospitalarien laguntzarekin.
Espainiako Ahizpa Ospitalarien II. Argazki Lehiaketa

Beste urte batez, San Benito Menniren eguna dela eta, II. Argazki Lehiaketa abiarazi dugu, honako gai honekin: “Ahizpa Ospitalariek Espainian duten presentzia”. Gure erakundea islatzen duten argazkien bila gabiltza. Epaimahaiak baloratuko ditu sormena, lanen originaltasuna eta kalitatea (ez da muntaketarik onartuko).

II. Lehiaketa Espainiako Ahizpa Ospitalariei lotutako edozein pertsonari zabalik dago, hau da, gure Komunitate Ospitalarioko parte diren kide guztiei (laguntza jasotzen duten pertsonak, senideak, erakundeko laguntzaileak, boluntarioak, ongileak, prestakuntzan diharduten pertsonak eta ahizpak).

Parte hartzaile bakoitzak gehienez ere BI argazki aurkeztu ahal izango ditu, koloretan, zuri-beltzean, sepia kolorean edo beste edozein tonalitate fotografikotan. Argazkiak helbide elektroniko honen bitartez bidali daitezke: [email protected], edo argazki paperezko formatuan entregatu daitezke, Santanderreko Aita Menni Ospitaleko harreran (Av. de Cantabria, 52, 39012 Santander, Kantabria). Bidalketa digitala bada, jpg formatuan jasoko dira, gutxienez 300 pixeleko bereizmenarekin. Entrega paperean egiten bada, ez dira onartuko 13×18 baino argazki txikiagoak eta DINA4 neurriko folio bat baino handiagoak.

Argazkiak aurkezteko epea martxoaren 20an hasiko da, asteazkena, eta apirilaren 21ean amaituko da. 12 argazkirik onenak 2020. urteko mahai gaineko egutegi bateko irudiak izango dira, hautatutako argazki bakoitzari hilabete bat esleituta.

Halaber, hiru argazki irabazleetako lehenengoak 2 gaueko egonaldi bat irabaziko du, gosariarekin, SmartBox baten bitartez, bigarrenak tableta bat, eta hirugarrenak Corte Inglesen erosketak egiteko txartel bat.

Kontsultatu hemen Espainiako Ahizpa Ospitalarien II. Argazki Lehiaketaren oinarriak. 

Animatu, atera zure alderik sortzaileena eta parte hartu!!!