Adineko pertsona

Gabonen urteko ospakizunea Joxe Miel Barandiaran Egoitza eta Eguneko Zentroan

Gabonen urteko ospakizunea Joxe Miel Barandiaran Egoitza eta Eguneko Zentroan

Aita Menni Ospitaleko Zuzendaritza Batzordeko kideek, Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitza eta Eguneko Zentroko arduradunek, boluntarioek eta langileek Gabonen urteko ospakizunean parte hartu zuten atzo zentroko erabiltzaileen eta haien senideekin batera.

Egunean zehar eukaristia eman zuten, eta horren ondoren luncha egin zuten zentroko langileekin. Bertaratutakoen artean hauek izan ziren: Arrasateko Ahizpa Ospitalarien komunitateko nagusia, ahizpa Montserrat Esparza; Aita Menni Ospitaleko zuzendari gerentea, Mikel Tellaeche; zentroko zuzendaria, Jose Ezquerra; Aita Menni Ospitaleko Giza Baliabideen arduraduna, Jesús Mari Arizmendiarrieta; Pastoraleko arduraduna, Egoitz Zabala eta bi gonbidatu berezi: Sortzez Garbiaren ahizpak, Juliana Bonoha eta Paciencia Melgar.