Kalte zerebrala

Garuneko erasanaren ondorengo aldaketa emozionalak eta portaera-aldaketak

Garuneko erasanaren ondorengo aldaketa emozionalak eta portaera-aldaketak


GARUNEKO ERASANA FAMILIARA IRISTEN DENEAN, NOLA BIZITZEN DU KIDE BAKOITZAK? NEUROPSIKOLOGIAKO PROFESIONALEK HORI AZTERTZEN ETA PERTSONA BAKOITZAK ZER EGIN DEZAKEEN ULERTZEN LAGUNTZEN DIGUTE, FAMILIA-SISTEMA OSOA APUR BAT ZORIONTSUAGOA IZAN DADIN.

Garuneko erasanak jasaten duen pertsonarengan ez ezik, familia-egitura osoan ere eragina izaten du. Eta horrela ez badirudi ere, zaintza fisikoa ez da arazorik handiena izaten. Kontuan hartuta familia bakoitzak ‘nortasun’ ezberdina duela eta garuneko lesioaren ondorioak kide ezberdinen eskaerak eta baita baliabideak ere aldatzen diren bizitzako une batean iristen direla, Bilboko Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroko Noemí Álvarez neuropsikologoak ohikoak izan ohi diren eta familiek emozionalki izaten dituzten zenbait ‘fase’ deskribatu nahi izan zituen. Hasierako shock-etik itxaropenera pasa ohi da. Aurrerago, frustrazioa, amorrua, erruduntasun-sentimendua, nekea, injustizia-sentsazioa,… bezalako erreakzioak agertzen dira. Moldaketa epe luzera iristen da.

Orduan, HKZ (Hartutako Kalte Zerebrala) ondoren, posible da oreka, zoriontasuna izatea? “Garuneko erasanaren ondoren portaeraren eta emozioen esferan izaten diren aldaketak gutxien ikusten direnak dira, baina, normalean, gizakion harremanetan eragin gehien dutenak”, azpimarratu zuen gure adituak  familiei eta zaintzaileei eskainitako hitzaldian.

Errehabilitazio neuropsikologikoa 

Garuneko erasanaren ondorengo zailtasun neuropsikologikoek eragina izan dezakete gaitasun kognitiboetan (arreta, memoria, kalkulua, e.a.), portaeran edo egoera emozionalean (suminkortasun handiagoa, apatia, desinhibizioa, e.a.) eta kontzientzia-mailan; hau da, pertsonak bere zailtasunez eta horien inpaktuaz jabetzeko duen gaitasunean. Loaren kalitatea edo gogo-aldarte depresiboa hobetzeko, suminkortasunaren intentsitatea edo bestelako deskontrol emozionalak murrizteko bezalako zailtasun batzuetarako, medikazioak lagundu dezake. Baina, botikek ezin dezakete memoria lehengoratu, pertsona bere arazoaz kontzientziatu, edota trebetasunak erakutsi; era berean, ez dituzte errutinak sortzen edota trebetasun sozialak itzultzen. Era horretan, eremu horietako batzuetan errehabilitazio neuropsikologikoak esku hartzen du. 

Gaixoentzako, familientzako eta zaintzaileentzako Aita Menniko prestakuntza-programak HKZren ondorioak hobeto ezagutzen laguntzen du, bizipena eta bizi-kalitatea hobeto maneiatzearren. Noemí Álvarezek bi galdera hauek erantzutea funtsezkoa dela azpimarratu zuen:

o    Zerk hobetzen du gure ongizate-sentsazioa?

o    Zerk egin gaitzake guztiok apur bat zoriontsuago? 

Conducta-y-emoción

Garuneko erasanaren ondoren, pertsona kaltetuak nortasun-aldaketak izan ditzake. Aldaketa horiek lesio organikoa medio gerta daitezke (nortasunaren nahasmendu organikoa) edo horren aurreko erreakzio emozionalarekin zerikusia izan dezakete. Ohikoa da aurreko aztarnak gaizkiagotzea. Ohiko sintomen artean, ondorengoak aipa ditzakegu: desinhibizioa, suminkortasuna, oposizionismoa, oldarkortasuna, inpultsibotasuna, egozentrismoa, infantilismoa, apatia, emozionalismoa, labilitate emozionala, anhedonia, tristura,…

Halaber, portaera-aldaketa horiek, kaltetuarengan ez ezik, haren gertueneko ingurune sozialean ere eragina izaten dute. Hori dela-eta, oso garrantzitsua da bi norabidetan lan egitea. Lehentasunezko alderdiak dira familiari laguntzea arazoaren izaera ulertzen, jarraibideak emanda maneiatzen ikasten eta aldaketa onartzen eta bizitzen, arazoa behin betikoa denean.

Arazoak zeintzuk diren ikusita, neuropsikologiako profesionalak portaera horiek aldatzeko estrategiak ezarriko ditu; hau da, ia gehienetan giroa kontrolatzea portaera arazotsua gutxiagotzeko, eta, horrela gertatuz gero, muga edo saria markatzea edota pribilegioak edo emateak kentzea. Narriadura kognitibo oso garrantzitsuetan ere, “Ondo dago jakinaraztea mindu egin nauela, minduta nagoela. Informazio hori eman behar da“, esaten du adibide moduan Noemí Álvarezek. Gure adituak pena eta eskaeren aurreko lagapen sistematikoa bezalako jarreren gaineko arriskua aipatzen digu; alegia, kaltetua betebeharretatik eta eskakizunetatik aske geratzea, portaera egokiaren aurrean saririk ez izatea, portaera desegokiaren aurrean arreta gehiegi eskaintzea edo zaintzaileak ‘nahikoa da’ esateko beldurra izatea.

Jarduteko zenbait arau orokor 

Nola berreraikitzen dira erlazioak? Zenbat aldatu behar da kide bakoitzaren papera? Nola egin diezaiokegu aurre aldaketa horri? Zer eta nortzuk ordaintzen dute ordaina moldaketa horren truke? Beti utzi behar zaio lekua itxaropenari, baina itxaropena erabateko supertzean izan behar da edo errehabilitazioko aurrerapen txikietan? HKZk inpaktu izugarria sortzen du familiako pertsona guztiengan, eta horrek nahasketa, kezka, tentsio/antsietate, frustrazio, neke, babesgabetasun, suminkortasun, konfiantzarik eza,… uneak eragiten ditu. Horren ondorioz, oso garrantzitsua da zaintzailea zaintzea!

Eguneroko bizikidetza eta gobernatzea erraztu ahal izateko zenbait aholku errutinak egituratzearekin lotzen dira; hau da, arriskuak prebenitzen eta egoera ezberdinetan gure rola bereizten jakin behar da. Batzuetan, irtenbidea ematea komeniko da eta orientatzea zerbaitek larritasuna sortzen badio. Portaera txarraren aurrean, hori gaizki dagoela azaldu behar zaio, beste modu bat erakutsi edo unerik onena adierazi. Modu berean, mugak jartzen eta ez amore ematen ikasi beharko da; halaber, sariekin indartzen eta portaera onarengatik mimatzen. Batzuetan, geldiarazi beharko da. Beste batzuetan, berriz, hobe kasurik ez egitea, entretenitzea. Erantzukizunak ematea ere gomendagarria izango da. Jakina, arazoaren izaera azaldu beharko zaio, eta umorearekin jokatu beharko da.

Norbaitek garuneko erasana jasaten duenean, familiari eskainitako laguntza psikologikoak eta emozionalak laguntzen eta orientatzen du. 

Neuropsikologia arloko profesionalek familiei aholkuak eta laguntza emateaz gain, familiak entzun egiten dituzte. Neuropsikologoek arazoaren izaera ulertzen laguntzen dute, bakoitzaren mugak ikusten, sentimenduak onartzen; era berean, kaltetutako pertsonarekin bizikidetza errazten dute, beste norbaiten esku uzten, norberarentzat tarteak bilatzen eta bizitzako beste eremu batzuei ere bizirik eusten (bikotea, aisia, bizitza soziala,…) erakusten dute. Alderdi horiek oso beharrezkoak dira egoera hain konplexu bati aurre egiteko. Eta betiere itxaropenarekin biziaz eta jokaera txikiei, baina bizipen handiak direnei, balioa ematea ikasteko gai izanaz.