Kalte zerebrala

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere ‘Desgaitasunaren arreta eredua’ aurkeztu du Zuatzuko Aita Menni Zentroan

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere ‘Desgaitasunaren arreta eredua’ aurkeztu du Zuatzuko Aita Menni Zentroan

ZERBITZUEN ANTOLAKETA BERRIAK ‘JAUZI KUALITATIBOA‘ EKARTZEN DU arretan eta 6.000 onuradun izango dira

Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Desgaitasuna eta osasun mentala artatzeko eredu‘ berria aurkeztu zuen joan den abenduaren 18an Zuatzuko Aita Menni Desgaitasun Neurologikoa duten Pertsonentzako Eguneko Zentroan. Agiri honek sektore honetako hurrengo jardueretako oinarriak finkatu ditu, eta urtebete baino gehiagotan Gipuzkoan desgaitasunarekin lan egiten duten erakunde nagusiekin egindako gogoetaren emaitza da. Erakunde horiek ditugu: Aita Menni, Aspace, Atzegi, Goyeneche Fundazioa, Gautena eta Uliazpi.

Gizarte Politiketako diputatuak, Maite Peñak, “pertsona nagusi den plangintzan oinarritutako jauzi kualitatiboa” ekartzen duen eredua dela nabarmendu zuen. Zentzu horretan hauxe azpimarratu zuen: “helburua da pertsona batek bere erkidegoan parte hartzeko eta nahi duen bizimodua eramateko behar dituen laguntzak eskaintzea; bere gaitasunen eta jarreren artean dagoen tartea betetzen duten laguntzak, hain zuzen”. Peñak azaldu zuen azken helburua Gipuzkoan bizi diren 2.000 desgaituen eta haien zuzeneko senideen autonomia sustatzea dela. Horrela, dokumentu hori aplikatuz gero, 6.000 pertsona inguru izan daitezkeela onuradun esan zuen.

Usuarios-Zuatzu
Zuatzuko Aita Menni Eguneko Zentroko erabiltzaileak Gizarte Politiketako diputatuarekin

Lehentasunak

Maite Peñak eredu berri honek ezartzen dituen lehentasunak zehaztu zituen: arreta emateko egutegiak gero eta gehiago handitzea (azken helburua da zentroak eguneko 365 egunetan irekitzea eta oporretan ez ixtea da), ez egoteko hainbeste senideen laguntzaren mende; esparru honetan lankidetza soziosanitarioa sartzea; lurralde-oreka hobetzea edo desgaitasuna duten pertsonen senideei laguntza handiagoa ematea.

Gipuzkoan desgaitasunaren arloan lan egiten duten erakundeek eredu hori egiten lagundu dute, eta horren bidez, zerbitzuak hurrengo urteetan garatzeko oinarriak ezartzen dira. Aita Menni Ospitaleko zuzendari medikoak, Ignacio Quemadak asmo handikotzat hartu zuen dokumentua, eta haren garrantzia nabarmendu zuen, izan ere, “beste urrats bat da desgaitasuna duten pertsonen eskubideen balioa nabarmentzeko, gizartean indartsuagoa eta inklusiboagoa den erkidego bat lortu nahi duelako”.

Gipuzkoako eguneko ostatu-zerbitzuen foru-sarearen antolaketa honek “argiro adierazten du eragile guztiek eremu soziosanitarioaren garapen eskasaren aurrean dugun kezka”, nabarmendu zuen Aita Menniko zuzendari medikoak. “Garrantzitsua da, premiazkoa, hain eztabaidatsua den laguntza-jarraitutasuna behar bezala lantzea osasun eta gizarte arloko administrazioek. Ongietorria egiten diogu gaur aurkezten den dokumentuari. Asmo handikoa da eta desgaitasuna eta arazo mentala duten pertsonentzako zerbitzuak garatzeko oinarriak finkatzen ditu datozen urteetarako”, adierazi zuen Quemada doktoreak.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.