AITA MENNI

Gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna

AM-KO III. BERDINTASUN PLANA: HELBURUA ETA EZAUGARRIAK

AMren Diagnostikoa eta III. Berdintasun Plana 2009. urtetik genero egoerari buruzko gogoeta estrategikoa bultzatzen ari den pertsona talde baten ekimenez sortu dira eta erakundeko zuzendaritzak aurreko genero plana profesionalen aholkularitzaren bidez hobetzearen inguruan agertutako asmoaren emaitza da. Genero arloko berdintasunerantz erakundea aldatzearen alde egindako apustu argia da.

Horien helburua Aita Mennni taldea osatzen dute bi erakundeen (ospitalea eta gizarte zerbitzuak) artean gizon eta emakumeen berdintasuneko egoeraren inguruko informazioa eskaintzea da: Emakumeen eta gizonen lan baldintzei buruzko ikuspegi orokorra lortzeaz eta erakundearen kudeaketa arloan generoaren ikuspegia txertatzeaz gain, batzuen eta besteen artean finkatzen diren harremanak eta bizitzako gorabeherak kontuan hartzea du xede. Horrez gain, alde sexualez harago joanda, desberdintasuneko iturriak izan daitezkeen beste alde batzuk ere aztertu nahi ditu: adina, betetzen duen kargua, jatorria edo erabiltzen duen hizkuntza. Beste nolabait esanda, sekzio arteko ikuspegia eskaini nahi da. Aita Mennik erabiltzaileekin eta senideekin, zein beste erakunde batzuekin duen harremana ere lantzen du genero ikuspegia aintzat hartuta.

Planaren oinarria behar praktikoak eta generoarekin lotutako interes estrategikoak eta Aita Menniko berdintasuneko egoera hobetzeko aukerak detektatzea xede izan duen diagnostikoa da. Horrez gain, Aita Menniko langileentzako tratu eta aukera berdintasuna lortzera eta gaur egun hori oztopatzen duten trabak desagerraraztera bideratutako neurriak finkatzen ditu: egitura mailako trabak (espazioen eta lanen sexu banaketaren ondoriozkoak) eta kultura arlokoak (errealitate soziala interpretatzeko eredu jakin batzuk ezartzearen ondoriozkoak): rolak eta estereotipoak. Era berean, Planak Aita Menni erakundean era batera edo bestera barneratutako pertsona eta erakundeetan, erabiltzaileengan eta haien familietan nahiz mendeko pertsonen zaintzaileengan du eragina.

ARAUDIA

Aita Mennik emakume eta gizonen berdintasun eragingarriari buruzko 2007ko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak xedatutakoa beteko du ekimen honen bidez. Aipatutako Lege Organikoak 250 langile baino gehiagoko enpresak behartzen ditu berdintasun plana prestatzera eta aplikatzera oinarrizko neurri gisa eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Lege Autonomikoak xedatutakoa betez. Azken lege horrek honako hau zehazten du 10. artikuluan: “Kasu guztietan kapital publikoaren gehieneko partaidetza duten enpresek zein langile kopuru jakin bat duten edo arauak ezarritako beste irizpide batzuk betetzen dituzten enpresa pribatuek barne funtzionamenduan eta kanpora begirako jardueran emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzera bideratutako neurri zehatzak eta eragingarriak jasotzen dituzten planak edo programak prestatuko dituzte".

GENERO ARLOAREKIN LOTUTA AM-K IZANDAKO AURREKARIAK

Aita Menni 2009. urtetik ari da berdintasun arloko lan prozesuak garatzen. Urte hartan onartu zuten Aita Menniko I. Berdintasun Plana; dokumentu haren bidez sortu zen gaur egun oraindik indarrean jarraitzen duen berdintasun politiken jarraipena egiteko egitura egonkorra: Berdintasun Batzordea.

Aita Mennin izandako aldaketen ostean (gailuak ugaritzea, lehendik zeudenak eguneratzea, aldaketak Zuzendaritzan eta abar), 2005. urtean II. Berdintasun Plana prestatzea beharrezkotzat jo zuten. Hiru ardatz nagusi ditu horrek:

•                    Emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna erakundean txertatzea oinarrizkoa eta zeharkakoa den printzipio gisa, zuzendaritzaren eta tarteko arduradunen laguntza eta inplikazioa lortuta.

 •                    Printzipio hori txertatzea enpresako politikaren helburuetan eta, bereziki, pertsonen kudeaketa politikan, berdintasun politikak sendotuta.

 •                    Jazarpen sexualeko eta/edo moraleko egoerak prebenitzea.

 •                    Laneko eta familiako bizitzaren kontziliazioa bultzatzen duten politikak sustatzea.

Plana ezartzeko prozesuaren baitan, 2015ean prestakuntza prozesua garatu zen zuzendaritzako langileekin eta Aita Menni taldean funtsezko erantzukizuneko postuak dituztenekin. Prestakuntza prozesu horretan, ezartzen ari ginen berdintasun planak hobetzeko gune esanguratsuak zituela ondorioztatu zen. Izan ere, prestakuntzako eta gaikuntzako esperientziak egin aurretik, barne mailan prestatutakoa zen, eta langileen partaidetzarik gabe.  Legez eskatutako oinarrizko baldintzak betetzen zituen eta berdintasun arloko jarduerara eta egoeraren azterketara lehen gerturatzea egiteko aberasgarria zen arren, ez zituen Aita Menni taldearen helburuak erabat estaltzen kudeaketako elementu estrategikoa izateari eta jardunbide egokien erreferente bihurtzeari dagokionez.

Hori dela eta, gai horren inguruko gogoetaren beste berrikusketa bat egiteko beharra ikusi zen honako hauek oinarritzat hartuta:

1. Plana prestatzeko prozesuan, langileen parte hartzea metodologia kuantitatiboaren eta kualitatiboaren bidez.

2. Berdintasunean aditua den pertsona baten aholkularitza.

3. II. Berdintasun Planeko gakoak mantentzea eta sendotzea; izan ere, aurrerapenerako oinarri irmoa eta jardunbide egokia osatzen dute:

•                    Enpresako zuzendaritzaren konpromisoa eta berdintasunaren kontsolidazioa epe ertainerako eta luzerako estrategiaren elementu gisa.

•                    Enpresako genero errealitatearen inguruko diagnostiko osoa eta zorrotza egitea diskriminazio anitzeko egoeran dauden emakumeen egoeran arreta berezia jarrita.

•                    Ingurunearekin eta sektorearekin alderatutako egoeraren ezagutza.

•                    Enpresako beharretatik gertu dagoen eta operatiboa den plana diseinatzea honako hauek oinarri hartuta:

o    Jarduera esparruei lehentasuna ematea.

o    Berdintasun planeko ekintzez arduratuko diren barneko pertsonak zehaztea eta Berdintasunerako Batzordearen jarduerak babesten jarraitzea.

Jarduera denborak eta baliabideak zehaztea.

Hala sortu da AM Taldearen III. Berdintasun Plana.

PLANAREN KUDEAKETA SISTEMA

Zuzendaritza Batzordean Plan hau onartu ondoren, hori ezartzen hasiko dira.

Aurrez ikusitako ekintzak eta helburuak modu eragingarrian betetzen direla bermatzeko, bideratutako jardueren etengabeko jarraipena egitea aurrez ikusi da.

Helburu horrekin, urtero egingo da aldi horretarako ezarritako jardueraren plangintza. Hilero, Talde Eragileak proposatutako jardueren jarraipena egingo du.

Jarduera memoria urtero egingo da, gero Jarraipen Batzordean aurkezteko.

Era berean, beharrezkoa izango da Planak lortutako emaitzen ebaluazioa egitea hori burutzean.

ARDURADUNAK

Planaren exekuzioa, jarraipena eta ebaluazioa honako hauek osatuko duten Berdintasun Batzordeak koordinatuko dituzte:

Talde Eragilea honako hauek osatuko dute:

·         Eduardo González

·         Irune Galarraga

·         Elena Berecibar

·         Jose Ezquerra

·         Idazkaritza teknikoa: Red Kuorum –Helena Ortiz de Lejarazu-

Planaren plangintza, jarraipena eta ebaluazioa egiteko funtzioak ditu.

Jarraipen Batzordea:

Zuzendaritzako Batzordeak gehi Talde Eragilea osatzen duten pertsonek osatuko dute. Urteko plangintza eta amaierako memoria onartzeko funtzioak ditu.

PLANAREN EGITURA

Misioa

Aita Menniren berdintasun politiken misioa bi alderdi argitan laburbil dezakegu:

-          Barne ikuspegitik, eta tradizioz feminizatua izan den esparruan lan egiten duen erakunde gisa, misioa benetako berdintasuna bultzatzea da. Horretarako, emakume langileen ahalduntzea errazten duten eta erakundean genero arloko rolak desagerraraziko dituzten neurriak jarri behar dira abian.

 -          Kanpoko ikuspegitik, eta tradizioz feminizatua izan den zereginean, zainketaren esparruan, lan egiten duen erakundea den heinean, erantzunkidetasuna eta zainketa lanetan sexuen arteko banaketa bultzatzea pazienteen familia esparruaren baitan.  Gainera, genero intzidentzia handia detektatu den ezagutza esparruan lan egiten eta ikertzen duen erakundea den heinean (psikiatria eta buruko gaixotasunak), bere misioa da erreferente bihurtzea gaixotasun psikiatrikoen ikerketari, diagnostikoari eta tratamenduari dagokionez genero ikuspegia aintzat hartuta.

Horretarako, Planak lau ildo estrategikotan banatutako esku-hartzearen inguruko hainbat helburu jasotzen du:

  •  Genero perspektibaren zeharkakotasuna erakundean.
  • Emakumeak ahalduntzea eta langileen kudeaketa arloan emakumeen eta gizonen desberdintasunak desagerraraztea.
  • Kontziliazio erantzunkidea.
  • Genero indarkeriaren prebentzioa eta arreta ematea, eta erakunde baitako jazarpen sexualari eta sexistari arreta eskaintzea.

      Lau ardatz estrategiko horiek zehazteko, Aita Mennin, 12 helburu operatibo hauek ezarri dira:

Genero perspektibaren zeharkakotasunaren ardatza erakundean:

1. helburua: Aita Mennin berdintasun plana egituratzeko eta ezartzeko beharrezko baldintza estruktural espezifikoak sortzea.

2. helburua: Aita Menniko langileak berdintasun arloan gaitzea.

3. helburua: genero perpektiba Aita Menniko prestakuntzan txertatzea.

4. helburua: hizkuntza ez sexista barneratzea Aita Menniren kanpoko eta barneko komunikazioan.

5. helburua: berdintasun politika eta genero perspektiba Aita Menniren komunikazioan txertatzea.

6. helburua: genero perspektiba txertatzea kanpoko erakundeekin eta laguntzaileekin izaten den harremanean.

Emakumeak ahalduntzeko eta langileen kudeaketa arloan emakumeen eta gizonen desberdintasunak desagerrarazteko ardatza:

7. helburua: genero perspektiba Aita Menniko sarbide, promozio eta ordainsari politiketan eta prozesuetan barneratzea.

8. helburua: erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea zerbitzuen kudeaketan, genero arloko beharretan arreta berezia jarrita.

Kontziliazio erantzunkidearen ardatza:

9. helburua: Aita Menniko barneko langileen kontziliazioa erantzunkidea erraztea eta bultzatzea, eskuragarri dauden neurrietara sarbidea izateko garaian genero arraila murriztuta.

10. helburua: Aita Menniko zerbitzuetako erabiltzaileen familien eta zaintzaileen kontziliazio erantzunkidea erraztea eta bultzatzea arreta eta zainketa eskaintzeko lanetan gizonezkoei eta emakumezkoei bideratutako denboran genero mailako arraila gutxitu ahal izateko.

Genero indarkeriaren prebentzioaren eta arreta ematearen ardatza, erakunde baitako jazarpen sexuala eta sexista bilduta.

11. helburua: jazarpen sexualeko edo sexistako egoeren aurrean, arreta hobetzea eta prebenitzea.

12. helburua: HAMeko eta SSAMeko langileak trebatzea eta sentsibilizatzea era horretako erasoei aurre egin behar dieten emakumeen arretarako sarbidea emateko eta indarkeria sexista prebenitzearekin lotuta betetzen duten rolaren inguruan.