Adineko pertsona Kalte zerebrala Osasun mentala

Gure etxeko arreta zerbitzuen hastapenak

Zenbait esparrutan etxeko laguntzan izan ditugun esperientziak jaso ditugu dokumentu batean. Aita Menni 1986. urtean has izen mota horretako esku-hartzeetan pentsatzen, eta harrezkero, zerbitzu horiek pertsona, familia eta inguru bakoitzaren behar eta ezaugarrietara egokitzen dira.
Gure etxeko arreta zerbitzuen hastapenak

XX. mendeko 80ko hamarkadan dagoeneko, laguntza-ekimenak garatzen hasi zen Aita Menni, erkidegoko ingurunean berreskuratze funtzionala bideratzeko. Hamarkada horretan has izen ospitalez kanpoko zerbitzuak ematen. Etxez etxeko esku-hartzea erosoagoa eta malguagoa da, eta gizarteratzen laguntzen du… Osasunaren ikuspegi holistiko (bio-psiko-soziala eta espirituala) batetik, hainbat faktorek (ingurumen, kultura, harreman eta ekonomia arlokoak besteak beste) aukera egokia bihurtzen duten paziente batzuei egindako etxeko esku hartzea. Dokumentu honetan, jarduera horren hastapenak aztertzen ditugu. 

Gure etxeko arreta zerbitzuen hastapenak

———————–

Aita Mennira hurbiltzeko proposamen honek, zainketan zuzenean esku hartutako alderdien arteko loturak eraikitzea eskatzen du, hau da, hauen artean: iraupen luzeko zainketak behar dituen mendeko pertsona, zaintzailea eta profesionalak. Praktikan, hiru esparru handitan garatzen da:

– Etxebizitza eta laguntza teknikoak egokitzea

Aita Menni Ospitaleak etxeko laguntzan izan zuen lehen esperientzietako bat 2005. urtean hasi zen. Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuak urte horretan ‘Kanpoko laguntzen eskuliburua’ argitaratu zuen .Argitalpen aitzindaria izan zen, eta zorrozki jasotzen ditu laguntza teknikoak, laguntza produktuak eta desgaitasuna duten pertsonentzat erabilgarri dauden baliabideak. Paperezko nahiz online bertsioa erreferentzi bihurtu ziren terapia okupazionalarekin lotutako klinika eta unibertsitateetarako.

Orduan has izen Aita Menni etxeko errehabilitazio zerbitzuak ematen kalte zerebrala zuten pazienteentzat. Horrek barne hartzen zituen errehabilitazioa, pertsonaren bizitza-ingurunean, eta inguruko segurtasunari eta zainketen autonomia edo erraztasuna hobetzeko aldaketei buruzko aholkularitza.

Hainbat jatorritako desgaitasunarekin biz idiren pertsona eta familien baliabideak eta soluzioak erakusteko, Aita Mennik bere etxebizitza egokitua edo Living Lab delakoa inauguratu zuen Arrasateko instalazioetan 2011. urtean. Laguntza tekniko eta egokitzapenen benetako showroom-a da hori, eta familiek eredutzat har dezakete beren etxeetarako, baita desgaitasuna duten pertsonentzako errehabilitazio eremutzat ere. Laguntza horri esker, etxebizitzak egokitzeko 395 txosten idatz idira azken lau urteetan, eta 1.080 erabiltzaile igaro dira ireki zutenetik (120/urtean).

Gure etxeko arreta zerbitzuen hastapenak

Etxebizitzan ahalik eta denbora gehien egon daitezen, 2016. urtetik Etxetek kudeatzen du Aita Mennik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza teknikoen informazio eta balorazio zerbitzua. Bi ordezkaritza ditu, bata, Donostian, bestea, Eibarren, eta irisgarritasuna hobetzeko aukera ematen duten etxebizitzetan egindako egokitzapenei, laguntza ekonomikoei eta laguntza eta aholkularitza produktuen maileguari buruzko informazioa ematen du. 

Gure etxeko arreta zerbitzuen hastapenak

Lan hori egiteko, teknologia arloan, Etxegest garatu eta abian jarri behar izan zuten. Espedienteak, izapideak, orientazioak, laguntza teknikoen materialaren entregak eta bilketak, biltegi eta inbentarioak kudeatzeko sistema pertsonalizatua da, eta zerbitzua ez zen inoiz eten.

Gure etxeko arreta zerbitzuen hastapenak

Epe luzerako zainketetarako etxeko arretaren aldeko apustuan, 2013. urtean, Etorbizi, Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioaren finantzazioarekin, Aita Mennik ‘Iktusa edo dementziak dituzten pertsonen arreta integral soziosanitarioa izeneko azterlana koordinatu eta argitaratu zuen 2013. urtean. Hor, iktusa edo dementziak bezalako gaixotasun kronikoen arretan dauden ereduak atertzen ditu, eta hobetzeko iradokizunak egiten ditu. Bereziki banakako etxeko arretari eta zaintzaileen arretari erreparatzen die.

– Ikerketa

Etxean gure ekipamendu profesionalek pertsona eta familia bakoitzarentzat beharrezkoak diren gomendio eta egokitzapenak egin ditzakete. Esku-hartz terapeutikoak are pertsonalizatuagoak dira. Baina, zer gertatzen da zainketak eskatzen dituen familiarekin? Zaintzen dutenak zorroztasun handienarekin zaintzeko helburuarekin, Ahizpa Ospitalarien Psikiatria Ikerketen Institutuak-Maria Josefa Recio Fundazioak Educa proiektua garatu du. Ikerketa-programa da, eta zaintzen duten pertsonen gainkargari buruzkoa batik bat da. Horrek, ondorio larriak izan ditzake osasun psikiko eta fisikoan, baita gizarte-bizitzan eta egonkortasun ekonomikoan ere. 2008. urtetik, dementzia, gaixotasun mentala, adimen-desgaitasuna eta kalte zerebrala izan duten pertsonei zabaldu zaie.

– Atsedena eta prestakuntza zaintzaileentzat

Gehin behar dutenengan baina baita zaintzaileen deskargan ere pentsatuz, 2013. urtean, zerbitzu berria jarri zuen abian Aita Mennik: asteburuko atseden zerbitzua adinekoen senideentzat. Gure erakundeak kudeatzen dituen Bizkaiko Foru Aldundiaren eguneko zentroa duten bi egoitzetan jarri zuen, hots, Bilboko Txurdinagabarri Zahar Egoitzan eta Durangoko Joxe Miel Barandiaran Zahar Egoitzan. Guztira, bi zentroek 45 plaza iraunkor eta 10 behin-behineko dituzte atseden zerbitzu honetarako, eta 6 plaza dituen Zamudioko zentro pribatu batekin batera, lurraldean eskaintzen duten bakarrak dira. 179 familiek erabili dute zerbitzu hau Txurdinagabarri Zahar Egoitzan, eta 147k Barandiaran Zahar Egoitzan.

Senide eta zaintzaileentzako prestakuntza ere oso garrantzitsua da. 2008. urtetik Aita Menni prestakuntza-programa bat garatzen ari da desgaitasun neurologikoa duten pertsonen senide eta zaintzaileentzat Kutxabank-en Gizarte Ekintzarekin lankidetzan, besteak beste arlo hauetan: mobilizazioak, elikadura, garbiketa eta janztea, etxebizitzara egokitzea, komunikazioa edo ordenagailuen erabilera. Hortik aurrera ia mila pertsona prestatu dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sendian Programaren barruan, 2015. urtean, Arrasateko Living Lab etxebizitza egokituan, Aita Mennik programa hau egin zuen: esku-hartzea Debagoieneko mendeko pertsonen familiekin. 

Mendeko pertsonentzako etxeko arretarekin jarraituz, Aita Mennik 2018. urtean gauzatutako Zaintzagune programak, Durangon mendeko adinekoak etxean artatzeko zerbitzu bat diseinatu zuen, gaur egungo laguntza baliabideak osatzeko, eta pertsonari erreparatzen dion arreta integraleko kultura baten ikuspegitik. Hori egiteko, Zainduren laguntza izan zuen, Durangoko Udaleko programa dena, mendeko adinekoen familia zaintzaileak laguntzeko, artatzeko eta orientatzeko. Diseinatutako zerbitzuak honako hauek jasotzen ditu:

• Eremuak eta baliabideak mendeko adinekoen beharretara egokitzea, haien autonomia sustatzeko eta beren ohiko ingurunean ahalduntzeko.

• Mendeko adinekoen zaintzaileei beharrezko laguntza eta aholkularitza eskaintzea adineko abere ingurunean mantentzeko.

• Zainketekin jarraitzen laguntzea, adinekoen eta zaintzaileen ongizatea babesteko eta sustatzeko baliabideak integratuz.

• Koordinazio bideak garatzea mendeko adinekoak eta haien familiak artatzeko.

Bestalde, hasieran gogoratzen genuen moduan, joan den mendeko 80ko hamarkadatik dagoeneko, Aita Menni bere ingurura irekitzen hasi zen. Horrela, aitzindaria izan zen ospitalez kanpoko laguntza baliabideak jartzen gaixotasun mentala zuten pertsonentzat. Hain zuzen ere 10 urtetan babespeko 6 etxebizitza ireki zituen Arrasaten. Gaixotasun mentala duten pertsonak erakundeetatik kanpo ateratzeko bultzada gisa, 2018. urtean, gure Ospitaleak etxeko laguntza-programa bat garatu zuen gaixotasun mental larriko pertsonentzat, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearekin lankidetzan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Sailerako. Programa Etxeko Arreta Talde batek egin zuen (arlo hauetako profesionalek: psikologia, erizaintza, gizarte-lana eta terapia okupazionala).

Gure etxeko arreta zerbitzuen hastapenakEtxean jarraipen farmakologikoa egitea oso garrantzitsua denez, 2019an, Ahizpa Ospitalariek eta Farmadosis enpresak Medicat-e aplikazioa garatu zuten elkarrekin. Tresna horrekin paziente psikiatriko eta psikogeriatrikoen medikaziorako atxikipena hobetzea da helburua.

Aplikazio hiri iOS eta Android sistemak dituzten gailu mugikorretarako erabilgarri dago ,eta etengabe konektatzen da osasun arloko paziente eta profesionalekin, denbora errealean tratamendua betetzen den ala ez jakin dezaten, eta berehala jardun dezaten pertsona sendagaiak ez badago hartzen edo gaizki egiten ari bada.

Telefonoaren eta bestelako gailu mugikorren bidez, pazienteak abisuak jasotzen ditu eta zer dosi eta noiz hartu behar duen adierazten dio; baita beste informazio garrantzitsu batzuk ere. Datu guztiak ospitaletik kudeatzen dira.