Adineko pertsona

Hondartzara goaz!

Adinekoak hondartzan

Uda guztietan bezala, Bidaideak elkartearen “Hondartza Denontzat” programari esker, Txurdinagabarri Egoitzako adinekoek eguraldi onaz gozatzeko aukera izan dute zenbait egunetan Plentziako hondartzara joateko.

“Hondartza Denontzat” programak mugikortasun-zailtasunak dituzten pertsonei Bizkaiko hondartzetara joaten eta gozatzen laguntzen die. Zenbait arreta-gune ditu Bizkaiko Plentzia, Ereaga, Lekeitio, Gorliz eta Mundakako hondartzetan. Horietan, behar bezala kualifikatutako begirale-talde batek zenbait laguntza tekniko jartzen dituzte erabiltzaileen eskura, hondartzetan eta uretan erabiltzeko bereziki (uretan erabiltzeko gurpil-aulkiak, hareatik ibiltzeko makulu bereziak eta garabi hidraulikoak mugitzeko arazo larriak dituzten pertsonentzat. Begiraleek material hori erabiltzen erakusten diete erabiltzaileei eta behar badute lagundu ere egiten diete.

Beraz, batzuk eguzkia hartzen geratzen ziren bitartean, beste batzuk ertzera hurbildu ziren freskatzeko, paseatzeko eta sartu-irten bat egiteko. Eta indarrak berritzeko ezin zen falta gure patata-tortilla ogitarteko gozoa!

Datorren udara arte!

Adinekoak hondartzan Adinekoak hondartzan