Agerikoa da gure zerbitzu
asistentzialetako langileen esperientzia eta ahalmena. Osasun mentaleko,
ospitaleratze zerbitzuetako, psikiatria errehabilitazioko, lantegi
okupazionaleko, arreta neuropsikologikoko nahiz psikogeriatrikoko eta logopedia
arretako talde profesionalak heziketa espezializatutako programa ezberdinetan
hartzen dute parte, eta beste erakunde eta unibetsitate batzuekin, publikoak
nahiz pribatuak, eremu sozio-sanitarioaren baitan ikerkuntza proiektuak
garatzen dituzte.
Gure profesionaletako
batzuek lan egiten duten doktorego-tesiez gain, hauek dira IKERKETA ETA
BERRIKUNTZA PROIEKTUETAN Aita Mennik duen partaidetzaren zenbait adibide:
Gaur egun
- Kognizio sozialean trebatzeko programaren eraginkortasun-azterketa (PECS) eskizofrenia duten pazienteengan
–ospitaleratuta eta anbulatorioetan daudenengan- emozioak eta pertzepzio
soziala hobetzeko azterketa ebaluatzeko. Laguntzaileak: Espainiako Ahizpa
Ospitalarien zentroak.
- Paziente
psikogeriatriko instituzionalizatuaren senideen gainkarga deskribatzen duen
azterlan multizentrikoa (RESICARE).
Laguntzaileak: Espainiako Ahizpa Ospitalarien zentroak.
- Adinekoen
egoitzetan laguntzaileek duten lan-zamaren balorazioa. Ikerketa-proiektu bat da, eta bere helburu da egoitzetan
mendetasun-maila desberdinak dituzten adinekoei zuzeneko arreta emateko behar
den denbora baloratzea. Laguntzaileak:
Irabazi-asmorik gabeko egoitza pribatuen elkartea (Lares).
- My
ZAIN. Zaintzaile informalei laguntzeko plataforma teknologikoa da, mendeko
pertsonen esku-hartzean hobetzeko. Profesionalak ez diren
zaintzaileei laguntzeko sistema da, zaintzaile informal eta profesionalen
arteko lankidetza sustatzen duena.
Funtzio kognitiboak lantzen dituzten jardueren gordailu bat diseinatzea
eta garatzea ere barne hartzen du. DxD
Applications & Solutions (liderra), Sarein Sistemas SL, Deustuko
Unib. (RVCTI agentea).

Dagoeneko burututako zenbait azterlan eta proiektu
- 2015.Futbolean
oinarritutako oroipen-programa baten garapena eta eraginkortasuna narriadura
kognitiboa duten adinekoentzat. Oroipen pertsonalizatua eta iraganeko esperientziekin
bizitakoa subjektua orainera hurbiltzeko modua da. Programa honek, esku-hartze
estrategia egituratu baten eraginkortasuna baloratzen du. Horrela, taldeko
kideen partaidetza, gozatze eta inplikatze maila hartzen ditu
ebaluazio-irizpidetzat. Hori neurtzeko, inkestak egiten dizkie erabiltzaileei,
senideei eta profesionalei. Laguntzaileak: LFP (Futbolari Beteranoen Elkarteen
Espainiako Federazioa) eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.
- 2014. Durango, Adinekoekin
hiri atsegina. Adinekoekin
atsegina den hiri bat da politikek, zerbitzuek, inguruek eta egiturek zahartze
aktiboan laguntzen eta hura bideratzen duten hiria. Proiektu honen helburua da
Durangon (Bizkaia) hori bera egitea. Laguntzaileak: Bizkaiko Foru Aldundia
(bazkidea), Bizkailab (bazkidea), Deustuko Unibertsitatea (bazkidea), Nagusi
(bazkidea), Aita Menni (bazkide teknikoa).
- 2013. Eskizofrenia eta nahaste eskizoafektiboa duen pazientearen
zaintzaile informalaren gainkarga murrizteko edo prebenitzeko, taldeko
esku-hartze psikoedukatiboko programa batek duen eraginkortasuna baloratzeko
azterlan multizentrikoa: EDUCA-III. Laguntzaileak: Espainiako Ahizpa
Ospitalarien zentroak, Deustuko Unibertsitatea eta Etxaniz Suhiltzailea OMZ.
- 2012. Iktusa
edo dementziak dituzten pertsonen arreta integral soziosanitarioa. Gaixotasun
kronikoaren aurrean egokienak diren erantzunen ebaluazioa, desgaitasuna duten
pertsonen bizi-kalitatea beraien etxeetan mantentzeko, eta senide guztiei
arreta emateko apustuaren barruan, aurretik dauden laguntza-sistemek porrot
egin ez dezaten. Laguntzaileak: Etorbizi
(Berrikuntza Soziosanitarorako Euskal Fundazioa) eta Ermuko Udala.
- 2011. Desgaitasuna
duten pertsonentzat egokitutako etxebizitza Aita Menni Ospitalearen barruan. Ospitaleak
berak garatutako etxebizitza domotikoa da, desgaitasuna duten pertsonei etxea
egokitzeko aplikatutako nobedade teknologikoekin. Etxebizitza honetan, gure
terapeutek etxera itzultzeko prestatzen dituzte hartutako garuneko kaltea duten
pazienteak. Komuneko elementuak, etxetresna elektrikoak, sukaldeko tresneria,
telefonoa eta bestelakoak erabiltzen ikasten dute berriro. Entrenamendu horren
bidez, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiten dituzte berriro, hala
nola dutxatzea, jatea edo janztea.
- 2010. EDUCA-II:
Dementzia duen pazientearen zaintzaile informalaren gainkarga murrizteko edo
prebenitzeko, taldeko esku-hartze psikoedukatiboko programa batek duen
eraginkortasuna baloratzeko azterlan multizentrikoa. Laguntzaileak: Espainiako
Ahizpa Ospitalarien zentroak eta Aspaldiko Fundazioa.
Gure ikerketa eta
berrikuntza proiektuei buruzko xehetasun gehiago.