Aita Menni Ospitaleko zenbait taldetako profesionalek beren ezagutzak eta esperientzia azaltzen dituzte legezko psikiatriari, bioetikari, garuneko kalteari, adinekoei eta beste gai batzuei buruzko hitzaldiak eta konferentziak emanez. Era berean, prestakuntza espezializatua ematen dute, eta ikerketa-proiektuak koordinatzen dituzte hainbat erakunderen laguntzaz; horien artean: Deustuko Unibertsitatea (Esku Hartze Sozialaren Psikologiako Unibertsitate Masterra, Geriatria eta Gerontologiako Masterra…), Eusko Jaurlaritzaren Barne Saila, Gurutze Gorria, Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea (IFAS) edo Salamancako Unibertsitatea.